Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uraniozko burua duten jaurtigaiak altzairuz blindatuta dauden tankeak eta eraikinak zulatzeko gai dira. Berria - Mundua 2004-06-25
Pentagonoko eledunak Iraken zabalduak diren AEBetako Armadako ibilgailu guztiak blindatuak izango direla honezkero eta horretarako gastu militarren aurrekontua 1,2 miliar dolarretan handitu dela iragarri zuen atzo. Berria - Mundua 2004-12-10
Handik berehala, elkarri sendo loturik geratzen dira hezurrak, garuna blindatzeko eginkizun berriari erantzuteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Hau idatzi aurreko laurehun urteetan jadanik, eliza hori guardian egon da [...] aitasantutzaren kasketaz eta hierarkiaren bular-babeskiaz astun blindatua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.
Elenarekin hitz egin beharrekoa nuenak blindatu egingo ninduela erabaki nuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 174. orr.
Generalitateak eskumen esklusiboak blindatuta edukiko ditu Madrilek eskumen horiek bereganatzea saihestu da horrela. Berria - Harian 2005-10-01
Kontzertu Ekonomikoa blindatu behar dugu. Berria - Euskal Herria 2006-01-03
ETAren ekimenaren hartzaile nagusia euskal gizartea da, eta euskal gizarteak izan behar du prozesua blindatzeko eragile nagusia. Berria - Harian 2006-03-24
Frantziako auzitegi batek Warner Music disko ekoizlea eta Fnac saltokia zigortu ditu CDak kopien kontra gehiegi blindatzeagatik. Berria - Gaiak 2006-01-20
Hauek, ordea, bizitza emozional eta profesional zoriontsu blindatuak dauzkate dagoeneko. Berria - Kultura 2004-09-18
Gure soldaduek zergatik joan behar dute tokian tokiko txatartegietara metalezko piezen bila, tanke blindatuak babesteko. Berria - Mundua 2004-12-09
Israelgo Armadako buldozer blindatuek gutxienez 16 etxebizitza birrindu zituzten Rafan. Berria - Mundua 2004-10-15
Gizon bat bere sorterrira itzuli omen zuan bagoi blindatu batean -hartaz Lenin zuela izena besterik ez zekitean garai hartan- maletan boltxebikeen ideiak zituela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 99. orr.
Autoa lehertzerakoan, estatubatuarren autobus blindatu bat zegoen ondoan. Berria - Mundua 2004-11-28
Pepponek erantzun zion bost axola ziotela auto blindatuek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.
Leihatila blindatuaren gibeletik, frantses polizia gizonak bere bisitaren zergatia eskatu zion. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 210. orr.
Galerian tren blindatu bat zebilen atzera-aurrera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.
Etengabeko bonbardaketa, artilleria eta infanteria blindatuak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 75. orr.
Geuk topatutako dibisio blindatu baten kontra bonbardaketa misio bat abiarazteko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 103. orr.
Noranzko bidea aukeratu behar du kolona blindatuak etsaiaren atzealdeari erasotzeko? Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 159. orr.
Ate blindatuak eta sarraila bortxa ezinak ekoizten ditu Ezcurrak. Berria - Ekonomia 2004-09-26
Pistolarekin mehatxatu eta kaxa blindatuan zeukan guztia emateko agindu zion traje ederreko gazteak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.
Segurtasun handiko gela blindatu batean lapurtzen saiatu ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 99. orr.
Lurpeko gela blindatu batean gordeta, Londresen, gurasoek utzi zioten dirutza zeukan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 44. orr.
Hau bezalako kasuetan, On Camillok bezalako ukabil blindatuak ez zeuzkan edonor hasiko zen mutur zanpatzen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.
Irakeko Guardia Nazionaleko beste 103 kide atzeman eta bi blindatu eta bi kamioi ere suntsitu zituztela eman zuen aditzera. Berria - Mundua 2004-11-09
Erresuma Batuko Armadako blindatuak lehertarazteko Mendiko txaboletan FWAk dozenaka «zakur kamikaze» trebatuak zituela zabaldu zuen prentsak ondoren. Infanteriako soldaduek herrian sartu etxebizitzak arakatu eta hainbat susmagarri atxilotu zituzten; helikopteroak, blindatuak eta Irakeko indar armatu berrietako kideek lagunduta. Berria - Mundua 2004-06-19
Blindatua metro batzuetara besterik ez zegoen manifestalariengandik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 151. orr.
auto blindatu (4); blindatu bat (8); blindatu batean (4); blindatu baten (4); blindatu eta (3); gela blindatu (4); gela blindatu batean (3); ibilgailu blindatu (8); ibilgailu blindatu bat (3)
gela blindatua (3)
auto blindatuak (5); auto blindatuak eraman (3); blindatuak eraman (3); blindatuak eta (6); blindatuak ez (3); ibilgailu blindatuak (4)