Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

blasfemia (ETCn 87 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian sakre eta birao agertzen dira) 1 iz biraoa.

Blasfemia antzekoa zen hura.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 149. orr.

Blasfemia egiteagatik fatwa ezarri eta Egipton argitaratzeko debekua jaso zuen.  Berria - Kultura   2004-07-21

Ustez blasfemian ziharduten jendeen seinalatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.

2 irud/hed

Unibertsoko eremu bat [...] aginte nagusi izengaberen batek kaosarentzako santuario gisa gorde zuela aldarrikatzea asegarria izan zitekeen historialari antinomikoentzat, baina blasfemiatzat hartuko zuketen zientziaren jarraitzaile zintzo guztiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus