Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Blai eginda nago, gauero bezala, azken ekitaldi honen ondoren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.
-Hau kuxidadea! -esan zion Patriciak, haurrarengana hurbildu eta eskuetatik helduz-, blai eginda zaude! Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 68. orr.
Blai eginda zetorren, eta ea euria ari zuen galdetu zion On Camillok. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 67. orr.
Galtzak blai eginda neuzkan, zauriari zerion odol beroak bustita. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 182. orr.
Izerditan blai egin eta gero ere, ez zion usainari erreparatzen eta dutxaren erabilera ahaztu egin zitzaiola ematen zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 15. orr.
Izerditan blai ireki du atea. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 82. orr.
Arnasestuka eta izerditan blai mintzatu zen Fernando Goñi partida amaitutakoan. Berria - Kirola 2004-03-30
Gero, izerditan blai zuen ilea kendu zion bekokitik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.
Negar egin nuen gau hartan, eta negar-malkotan blai utzi nuen burkoa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 99. orr.
Izerdi hotzetan blai. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.
Izerditan blai eta dirurik gabe. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 27. orr.
Gau batez, inolako giza laguntzarik gabe, malkotan blai, bihotz osoz Frantzisko dohatsuagana jo zuen, laguntza eske. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.
Kanibeta zorrotz batekin urratu dio sabelaldea, eta esku biak odoletan blai dituela, han ari zaio, meatzaria lurpean bezala, bularpeko sekretu guziak aztertzen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.
Amasa, odoletan blai, bidearen erdian zetzan. Elizen arteko biblia 2 Sm 20,12
Egongelara iritsi eta adio nire zoriona, ziplo amaitu zen: hantxe zetzan Miren, lepoa urratuta, odoletan blai. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.
Ez duk itxura onik, odoletan eta lokatzetan blai, eta begitxo txuri pare horiek auskalo nora begira. kopeta gora, baina beharbada gure aita bezain izututa zeuden, hura bezala bere izerdi eta txixetan blai, koitadu ez izateaz edo lagun falangista bat ez izateaz damututa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 177. orr.
Harry esnatu egiten zen gauez, izerdi hotzetan blai. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.
Izerdiz blai berriro nik bekoki eta lepo aldeak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Odolez blai eginda eraman zuten etxera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 852. orr.
Dena olioz blai zegoen, Faramirren jantziak eta hura estaltzen zuten burusiak barne. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.
Urez blai dago landarea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.
"Ez zaude blai?" galdetu zion berak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 15. orr.
Argitan blai, ezta? Balkoi txikiko leihoa zabalik zegoen, granadondoaren kimuak sartaldeko eguzkiaren urrezko hautsean blai ageri ziren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.
Hiria barrez, ahotsez, txilin-hotsez eta argiz blai dago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 162. orr.
Frantziskoren espiritua kontsolazio eta gozamenez blai zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 591. orr.
Ohorez beteta eta atseginez blai bizi naizela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.
Airea janari-usain koipetsuz blai zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.
Atzerago dendak, itxita, argitan blai. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.
Lizarrako kaleak, more ilunean blai. Txillardegi «Putzu», 1999 - 182. orr.
Haserrearen kolorez blai zuen aurpegia. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 218. orr.
-Okey, ihardetsi nion dudaz blai. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 74. orr.
· Jainkozko eguzkiak blai egiten ditu honelako gizakiak, irudi eta figura guztitik garbituak eta aske direnak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.
Bidezidorra, blai-blai eginda, labain zegoan oso, eta harritsu ere bai tarteka. Txillardegi «Putzu», 1999 - 23. orr.
Baina, atea ireki orduko, emakume bat gelara sartu da, arropa blai-blai eginda, buruko ileak kopetan behera dituela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.
Bidezidorra, blai-blai eginda, labain zegoan oso. eskuak hainbeste odol errugaberekin blai-blai eginda dituzten gaizkile basati horientzat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 23. orr.
Eskuz idatzi nahi baduzu, beso azpian oihaltxoa ipini beharko duzu, izerdiz papera blai-blai egin ez dadin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 25. orr.
Ekaitza sortu eta euriak harrapatzen bagaitu eta burutik behera blai-blai utzi, zeinek esaten du horregatik naturak inmoralki diharduenik? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 247. orr.
Nire erreferentzia zen eta nire oinarrizko laguna, nire arra eta nire emea, blai-blai uzten ninduen ukitzen ninduen guztian, Blai-blai, zikin-zikin, jota. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Bozkario handian zen Ruche jauna, filosofiaz blai-blai eginik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.
argitan blai (5); begiak malkotan blai (4); behera blai (5); bertsoz blai (4)
blai blai (20); blai blai eginda (6); blai dago (4); blai egin (10); blai egina (3); blai eginda (82); blai eginda dago (3); blai eginda eta (3); blai eginda nago (4); blai eginda zaude (3); blai eginda zegoen (3); blai eginda zeukan (3); blai egindako (6); blai eginez (3); blai eginik (9); blai egiten (7); blai egiten du (3); blai eta (19); blai ikusi (3); blai jarri (3); blai nengoen (7); blai utzi (8); blai uzten (3); blai zegoen (19); blai zeuzkan (3)
dena blai (4); eta blai (17); eta blai blai (3); eta blai eginda (6); eta izerditan blai (6); euritan blai (8); euritan blai eta (3); euskaraz blai (3); goitik behera blai (4); hezetasunez blai (3); hezurretaraino blai (3); hezurretaraino blai eginda (3); hotzetan blai (5); izerdi hotzetan blai (5); izerditan blai (55); izerditan blai eta (4); izerditan blai nengoen (4); izerditan blai zegoen (6); malkotan blai (15); malkoz blai (8); musikaz blai (3); odoletan blai (19); odolez blai (15); odolez blai eginda (3); sustraiez blai (13); uretan blai (3); urez blai (6)