Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
blablabla iz hitz jario atergabea.
"Publiko" bilakatzear zeuden ikastoletan zela euskara hilarazten eta etxean bezain, nehon ez hobeki, blablabla etengabea, biba Frantzia, biba Errepublika oihuka bukatu zuen arte. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 48. orr.
Henrik polonieraz egiten zituela bere otoitzak, begiak apalduta, hatzak gurutzatuta, jaka eta mahonezko galtzak, busti-bustita zintzilik... Eta ezin isildu bere blablabla hura polonieraz... Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.
Euskara hiltzen baldin bada altxor bat desagertuko zaigu eta blablabla. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 75. orr.