Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biztu (ETCn 290 agerraldi; cf piztu ETCn 50.413 agerraldi), biztu, bizten 1 da/du ad piztu.

Ez duzu zigarroa biztu behar?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 150. orr.

Ebanjelioak aipatzen du nola emakume batek, drakma bat galdu ondoren, kriseilua biztu zuen eta bilaka hasi zen etxe guztitik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.

Horrela mintzaturik, kandela bat biztu zuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 283. orr.

Norbaitek lukainka batzuk atera zituen nonbaitetik, eta berehala biztu zuten harginek sua bokoi lehertu baten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.

Horri esker hartu ahal izan nuen oraino bizturik zen argiontzi bat itzaltzera joan eta lurrera botatzeko parada.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 214. orr.

2 irud/hed

-Eguerdian, tragotxo batzuk egin eta biztu egiten zara.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 29. orr.

Kontu horiek aski xeheki azalduko dira, zure interesa bizteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.

Sinale hurrak jaten zirela aurretik, ernal indar biziak bizteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Oro gaztiga iezadazu: zerk biztu dituen zure susmoak, zerk baieztatu dituen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

Alaitasunak desira zuen biztu, eta desirak, berriz, xarma berriak eman zizkion alaitasunari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.

Ideia handiak katastrofe handietan bizten omen dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 239. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus