Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bizpahiruna banatz. bakoitzari bizpahiru, bakoitzak bizpahiru.
Gero bizpahiruna gauza esan ditugu batak besteari ulertu gabe, bostekoa eman diogu elkarri eta poliziak keinuka adierazi dit nondik jo behar nuen hiritik irten eta Teheranerantz jarraitzeko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 141. orr.
Gero olerkiak moldatzen hasi nintzen eta orain arte argitaratu diren sei olerki liburuetatik bizpahiruna poema agertzen dira liburu honetan. Berria - Kultura 2004-05-14