Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizkotxo 1 iz irin, azukre eta arrautzez eginiko opil modukoa; opil gozo lehorra.

Zilarrezko erretilu batean dauzka txokolate, bizkotxo, bonboneria eta xanpainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Izan ere, gure eguneroko ogia libra bi izaten zen, ogirik labetik ateratzerik izaten zenetan, bestela libra eta erdi bizkotxo ematen ziguten, dena Gaztelako neurrian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

Etxean egindako bizkotxoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 14. orr.

Sukaldeko mahaiaren jiran eseri dira denak, erdian jarrita txokolate bero-beroa, ogi xigortu berria, galletak, bizkotxoak, marmelada eta gurina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

Etzazula hozkailu gaineko bizkotxoa jan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 328. orr.

Esan ohi da mojaren bizkotxoa ez dela inoiz goxoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

Bizkotxoan bi libra mahaspasa, esan zinan, eta lau arkume oso.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.

Neskatilak platerkada bat bizkotxo ekarri zuen eta buruz buru begiratu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 94. orr.

Floraren amak egindako bizkotxozko tarta bat eta oparitxoren bat eramaten zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 291. orr.

Pedromarik beti-beti zabaltzen zuen nire saskia, baina ikusi ez gazta barruan zegon errebolberraren kulata, ikusi ez bizkotxoan zegoen errebolberraren danborra, edo ogi barruko kainoia...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 146. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Behin, amak bizkotxo eder bat egin zuen berarentzat, eta zure aita eta biok bidali gintuen eramatera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 248. orr.

Hainbat bizkotxo arrunt eta patata-tarta egongo ziren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.

Hamar aldiz bueltatzen zen, hango chantillyzko pastelak, kremazkoak, ron eta patsezkoak, txokolatez betetakoak, bizkotxo bustiak, arbendol tartak, flanak, fruta opilak eta bestelako tartak berriz ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.

Juliana zopa haragi albondigatxoekin, gazta, haragi xehatuzko kanapeak, bizkotxo bustiak, ardoa eta zigarriloak, nahi adina.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

Bizkotxo zoragarriak, erreginaren gustuko hostopiltxo ezin gozoagoak, Ezti eta sesamozko bizkotxoak ziren.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bertzeek gazta zeramaten saski batzuetan, edo bizkotxo-ogia, zeina baitzen, bidaia luzeetan, oinarrizko janaria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

Bizkotxo apurrak opil zatitxoak sagar mutxikinak arroz aleak urdaiazpiko muturrak gazta pusketak melokotoi xerrak eskaintzen dizkiete elurrak gose grebara kondenatu dituen hegaztiei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.

Janari-dendan bizkotxo-paketeak hartu eta ardo apartsuan bustitzen zituzten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.

Te-zakuen artean, izkina batean bizkotxo-poltsa batzuk ikusi nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.

Yi jaunaren etxearen ondoan, Mun bikotea bizi zen, eta bizkotxo lantegi batean egiten zuten lan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 28. orr.

Lutxi eta Sebasen artean, ogi eta bizkotxo saltzailea zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, pastelak, galletak, gerezi tartak, arbendol opil kurruskatsuak, arto bizkotxoak, lodiak eta horiak, izan zituen saltzeko, zume gurutzatu batzuen gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus