Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukaldari mairuari fumée-de-vie harekin bizkotxa egiteko eskatu zioten, kalamuzko bizkotxa alegia. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 129. orr.
Elkarrekin oheratzea, batera bainatzea, labean jengibrezko bizkotxak egitea, elkarren arropak probatzea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.
Lohian ihalozka lerratzen, berrogeita hamar kiloko pisua bizkarrean lasterkatzen eta egunean behin bizkotxa gazia ur xorta batekin irensten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.
Bergara esan eta berehala aipatuko dizkizute Santo Kristo eder bat eta bizkotxa beteak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 21. orr.
Eltzekariak, patatak eta bizkotx-opilak. txokolatesnea edo kafea aukeran eta bizkotxa xerra idor bana . Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.
Saint-Exupéryk, ezer jakin gabe, bapo jan eta edan zuen egun hartan, eta, gozozalea izanik, bizkotxa mordoa sabeleratu zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 129. orr.