Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenengo bidaiatik itzultzean ere zahartze-prozesuaren bizkortze bat jasaten zuen subjektuak, baina horren eragina hain zen apala ezen estatistikoki baztergarria baitzen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.
Onartu egin zuen oraingoz defizit handiak ez duela eragozpen handirik sortu eta ekonomiaren bizkortzeak jaitsi egingo duela. Berria - Ekonomia 2004-09-09
Giza arrazaren bilakaera luze eta gorabeheratsuan, planeta honetan dagoeneko heldu den garaian gizakiak, zientziaren eta teknologiaren bizkortze izugarriari esker. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 106. orr.
Berehala, dantzan hasi ziren Italia hegoaldeko bikote batzuk -geldo hasieran eta erritmoaren bizkortzearekin batera geroz eta biziago-. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 18. orr.
Iberiar penintsulan aurrerapena bizkortzearekin batera gertatu ziren Ekialdeko Erromatar Inperioaren eremuak Hego Italian eta musulmanen agintepeko lurraldeak Sizilian konkistatzea eta Adriatikoan zehar Ekialdeko Erromatar Inperioaren bihotzerantz sartutako mehatxua ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.
Alde bat uzten dut Estigia aintzirako urek duketen bizkortze-indarra; infernuaren oroitaztarna hori ez da argudio bat, enfasi bat baizik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.
Gero, ohi den bezala, begia bendatuta eduki zuen hogeita lau orduz, bizkortze-aldirako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.