Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahatsa erasotzen duen Peronospora mildiew, Oidium tukeri, Pucinia fair eta antzeko alga bizkarroiez. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 141. orr.
Normalean hostorik galtzen ez duten landareen bizkarroi izaten dira Fibulak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.
Mahatsa erasotzen duen Peronospora mildiew, Oidium tukeri, Pucinia fair eta antzeko alga bizkarroiez. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 141. orr.
Han begien bistatik galtzen dituzte; hemen argigune batean amaitzen dira, non kuskula suntsitzailea, bizkarroi maltzurra, alpapa zintzoen izurritea, hari gorrizko bizarra zabaltzen ari baita. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.
Kukua toki guztietan bizkarroi handia da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 152. orr.
Egun artseniko, fluorina eta hesteetako bizkarroiekin kutsaturiko ura edaten dute landa eremuetako herritar askok. Berria - Gaiak 2006-05-09
· Dengea eragiten duen birusaren aldaera bizkarroi bat aurkitu dute. Berria - Gaiak 2006-01-13
Beste idolo bati sakrifikatu zioten bizia, hau da, gero eta burokrazia bizkarroiagoa zuen erakunde politiko ekumeniko bati. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.
ELA, LAB eta ESKri «sindikalismo bizkarroia» egitea egotzi zien. Berria - Ekonomia 2004-08-17
Espainiar hiri-estatu kolonial horiek atzerriko erregimen arrotzaren antolaketa administratibo eta judizialerako zelula gisa balio izan zuten, eta, beren prototipo helenikoak bezala, ekonomikoki bizkarroiak izan ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.
Bere baitan sartua zitzaion inoren borondate baten mende zegoen, beste arima bat balu bezala, beste arima bizkarroi eta menderatzaile bat sartu izan balitzaio bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 327. orr.
Geroxeago ikasiko zuen benetako maitasunak lagun egiten duela bizitzan eta baita heriotzan ere, maitasuna, behin norberaren baitan sortu eta gero, norberaren odol-haragietan hazten baita eta gizentzen, norberaren barrenak bizkarroi baten modura jaten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.
Aita astapotro horrek kontatu nahi zidan nagusi zitalek ematen zioten soldata ziztrinarekin ezin izango zituela beti mantendu bi seme bizkarroi tripontzi eta errespetu gabeak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.
Orain, nork ohartarazi behar, eta Manuel Sarasa Gonzalezek, goitizenez "Manolo Potzolo" [...] fraideenean lakain baten gisara lau urtez itsatsita eduki nuen bizkarroiak! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.
Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: lehena, zirkua karpa erraldoi batekin estaltzea, artistak eguraldiaren mende ez egoteaz gain [...] herrietako plaza nagusietan bizkarroiren batek bere balkoia merkezurrean alokatuta negoziorik egin ez zezan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.
Ez al zizuten esan ni emakumeen bizkarroia nintzela eta dirua eskrupulorik gabe lortzen nuela handik edo hemendik? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 269. orr.