Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bizkarño iz adkor mendiez mintzatuz, bizkar txikia.
Garrantzirik gabeko anekdota hutsa da, beraz, mila metro inguru dituen bizkarño batera heltzeko egin behar izan genituen bi ordu haien kontakizuna. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.
Atzera begiratu gabe egin genuen bizkarñorainoko bidea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 177. orr.
Baina bizkarñotik begiratuta, aurrean ikusi genuenak -Martinen auzo erdi erori guztiz abandonatuak- ordu arteko anekdota guztia papurtzen du: laino artetik iragazten zen eguzki-argi doian bilduta, auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.