Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondorioz, gosea eta hotza izan ziren laster etxe guzietako bisitari bizkarkinak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.
Ez zuen nahi bizkarkin izan, eta lan baten bila hasi zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 251. orr.
Hantustetsuak bizkarkinen edo lausengarien presentzia maite du, baina bihozdunena higuin du. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 479. orr.
Etzanez geroz, ez zitekeen higi, beste bien artean kokaturik, ezin haizatuzko bizkarkinek jana, lastairak horietaz ihaurri baitziren, eta sekula ez garbituak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.
Bizkarkin trakets harexek ekarri baitzuen mazzuchelitarren bihotzera bere iloba desorekatu eta galbideratzailea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 341. orr.