Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Milaka, zakuak, paketak eta gutunak, bizkarka karreatzen ditugu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.
-Nik ezagutzen diat lanean lagunduko ligukeen jendea -esan dio zurginari oholak patio erdiraino bizkarka garraiatzen dituzten bitartean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 139. orr.
Haste haiendako tailuz belar epaiteak, belar idorraren pentzeetatik ekartzeak bizkarka, leatxunak deitu tresnekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.
Zeren lan hori arras zaila baitzen egiteko ikusiz iturria nolako erroitzan den, behar zen beraz materiala tokirat heldu (azken 150 metretan bizkarka), gero ura ereman malkarretan barna lau tokitan edangiak ezarriz. Herria 2004-09-16
104 kiloko burdin pieza bat, 2,25 m. luzetasunekoa, bizkarka 793 ko mendi tontor kaskora eraman. Herria 2002-12-19
Errege aurretik Arantzazutik ibilitako gazte koadrilla batek, beti izaten da ideia txorrotxdunik horrelakoen artean, bata bestearen bizkarka igo eta poxpoloa piztuz termometroaren hari sentsiblearen punttari su eman zioten, erre zen arte. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.
Inguru handi bat egin nuen Eskoitzeko bideari eta, beraz, Biarnoko mugari berriz ere bizkarka. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.
Egun horretan erabaki zuen bizkarka egingo zuela igerian. Berria - Kirola 2006-01-11
James Gibson iaz Munduko Txapelketetan bizkarka 50 metroetan urrea lortu zuen ingelesak. Berria - Kirola 2004-08-10
22 urte beteko ditu abuztuaren 23an, eta 100 eta 200 metroetan, estilo librean, bizkarka eta tximeleta estiloan, datozen urteetako erregina izan daiteke. Berria - Kirola 2004-08-10
Lenny Krazelburg, lesioak tarteko, Bartzelonan izan ez bazen ere, bizkarkako saioetan denei aurrea hartzeko entrenatu da azken bi urteotan. Berria - Kirola 2004-08-10
1990ean entrenatzailea aldatu eta bizkarkako probak utzita, abiadura probetan hasi zen. Berria - Kirola 2004-08-10