Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nafarroako esparragoak, bakailaoa bizkaitar erara Arabako patatekin eta Ezpeletako piperrekin. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 109. orr.
Giputxok ez ditugu mendebaldeko bizkaitar paraje horiek batere ezagutzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 235. orr.
Joane Somarriba bizkaitar txirrindularia izendatua izan da "euskadun unibertsal", bere bizian txirrindulan egin bide ederraren sari. Herria 2004-05-20
Bizkaitar apez eta idazle hunek lan handia egina du, bereziki euskalkien eta euskara batuaren artean zubiak eraikiz. Herria 2004-04-08
Iraultza horri esker, bazirudien, lehenbizian, bizkaitar abertzaleek hitzarmen bat eginen zutela Nafarroako karlistekin. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.
Beno, beharbada giputz estiloa eta bizkaitar estiloa esan beharko geunke. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.
Hartarik landa, XIX. mendean, Garat lapurtar anaiek, Zamakola bizkaitarrak, Chaho zuberotarrak, asmatu xede politikoek ez zuten izan arrakasta handirik beren garaian. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.
Txarto ezpanago, Fidel Sagarminaga foruzale bizkaitarra da. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 100. orr.
Hala, bada, herri xehearen eta intelektualen arteko etena amildegi bihurtu zen aurki, batez ere intelektual bizkaitarren kasuan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.
Leon Bilbao, albokari bizkaitarra, hil egin zela aditu nuen orain zazpi urte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 61. orr.
Gernika artzainak Tahoetik bueltan eman zion azalpena errepikatu zuen haren hizkera bizkaitarra aski ondo imitatuz: [...]. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.
Literatura euskalki bizkaitarrak, beraz, arazoak dakartza, eta horregatik egon dira hasieratik bertatik eredu bi. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 253. orr.
Minbizia ikertzeko software berri bat sortu du NorayBio enpresa bizkaitarrak. Berria - Gaiak 2004-11-26
Aitaren aita, Tiburtzio Arkotxa Añibarro, Orozkokoa zen, bizkaitarra. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 125. orr.
Bizkaitarrak gara; bilbotarrak. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 18. orr.
-Ni ere bizkaitarra naiz -esan du orduan beste batek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 210. orr.
Bizkaitarra zen jatorriz Uriarte, baina han eta hemen jardun zuen apaiz lanak egiten. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 48. orr.
Kanpionen ustez, Aranaren plateamenduak laburregiak bezain bizkaitarregiak ziren.) Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.
Bizkaitarrok hola, giputzek hala, nafarrek bestela... euskalkia aterpe, nago probintzialismorik merkeenaren sareetan jausi izan garela maiz. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 89. orr.
Bizkaitarrek, lapurtarrek eta gipuzkoarrek ez dute zertan elkarren aurka borrokatu estatu frantsesaren eta espainolaren interes politiko ekonomikoak medio. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.
Nolanahi ere, bizkaitarrek etxean jokatuko dute, eta horrek beti emango die aupada txiki bat. Berria - Kirola 2004-01-04
Bizkaitar bakoitzak egunero 1,13 kilo zabor sortu zituen iaz, eta urte osoan 412 kilo. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Bizkaitarrak egin zuen madrildarren bigarren gola. Berria - Harian 2005-06-11
Trapagarandik 500 jarraitzaile joango direla Azpeitira esan zuten bizkaitarrek, eta orain dauden baino urduriago jarriko dituztela gipuzkoarrak. Berria - Kirola 2006-03-30
Ondoren zeruaz, lurraz edo Jainkoaz eginen zuen bizkaitarrak juramentu, usantza gaixto hartan sartua baitzegoen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 534. orr.
Eusko Jaurlaritzak espedientea ireki dio Iberdrolari, joan den asteburuan izandako elurtea bitartean ia 50.000 bizkaitar argindarrik gabe utzi zituelako. Berria - Harian 2006-02-01
Bi bizkaitar gaztek, Luis eta Sabino Arana Goiri anaiek piztu zuten euskal bihotzetan nazio propioaren aldeko sugarra. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.
Hegoaldean, berriz, nafar eta bizkaitar askok euskara batua Gipuzkoako hizkeratzat daukate. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 245. orr.
Luze gabe, bizkaitar hitzontzi haren xalotasunak gainditu egin zituen nire uzkurkeriaren defentsa guztiak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.
Besoak antxumatu nituen, bizkaitar madarikatuaren eztenkadak pazientziaz eramateko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 23. orr.
Baita Eugenia de Montijo ospetsua ere, beronen emaztea, erdi-bizkaitarra odolez, eta bihotzez eta etorkiz osoki karlista. Txillardegi «Putzu», 1999 - 11. orr.
Karlistak ala bizkaitarrak izan, apezak antiliberalak baldin baziren, halaxe ziren orobat 1887ko Unamuno bera "Espíritu de la raza vasca"n eta 1897ko Pachico Unamuno Paz en la guerra-n. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.
Arrazoizkoa dirudi nazio guztiek, bakoitzak idazteko bere hizkuntza erabiltzea eta, ildo beretik, alemaniarra dena ez mespretxatzea alemanez idazten duelako, ez Gaztelakoa gaztelaniaz ari delako ezta bizkaitarra ere idazteko berea darabilelako. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.
Halaxe jakinarazi zioten Lisboan bazela atondua Bizkaitarren Ospitalea zeritzona, gure naziokoentzat. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 80. orr.
beste bizkaitar (5); bi bizkaitar (4); bizkaitar askok (4); bizkaitar bakoitzak (4); bizkaitar bat (13); bizkaitar batek (6); bizkaitar baten (3); bizkaitar bati (5); bizkaitar batzuek (3); bizkaitar bertsulari (3); bizkaitar eta (5); bizkaitar gehienek (4); bizkaitar hori (3); bizkaitar laboraria (3); bizkaitar txirrindularia (6); du bizkaitar (3); eta bizkaitar (11); gazte bizkaitar (5); joane somarriba bizkaitar (6); paul nicholson bizkaitar (3); somarriba bizkaitar txirrindularia (5); zuen bizkaitar (3)
ama bizkaitarra (3); bizkaitarra bigarren (3); bizkaitarra da (11); bizkaitarra dela (3); bizkaitarra ere (4); bizkaitarra eta (18); bizkaitarra ez (3); bizkaitarra izan (7); bizkaitarra izan zen (4); bizkaitarra izango (3); bizkaitarra nagusitu (3); bizkaitarra naiz (3); bizkaitarra zen (8); entrenatzaile bizkaitarra (4); ere bizkaitarra (5); eta bizkaitarra (5); euskara bizkaitarra (3); hau ere bizkaitarra (3); joane somarriba bizkaitarra (3); sortzez bizkaitarra (4); talde bizkaitarra (4); txirrindulari bizkaitarra (3); urrutia bizkaitarra (3); zen bizkaitarra (4)
artista bizkaitarrak (5); baina bizkaitarrak (4); bizkaitarrak berak (3); bizkaitarrak dira (6); bizkaitarrak ere (4); bizkaitarrak eta (13); bizkaitarrak ez (8); bizkaitarrak ez du (3); bizkaitarrak irabazi zuen (4); bizkaitarrak partida (3); bizkaitarrak ziren (4); denak bizkaitarrak (4); du bizkaitarrak (3); enpresa bizkaitarrak (5); entrenatzaile bizkaitarrak (5); eta bizkaitarrak (14); gehienak bizkaitarrak (3); hiru bizkaitarrak (5); idazle bizkaitarrak (4); joane somarriba bizkaitarrak (3); talde bizkaitarrak (7); txirrindulari bizkaitarrak (6); unai elorriaga bizkaitarrak (3); ziren bizkaitarrak (3); zuen bizkaitarrak (8)
eta bizkaitarraren (4); euskara bizkaitarraren (5)
abokatu bizkaitarrek (4); bizkaitarrek ere (3); bizkaitarrek eta (9); bizkaitarrek eta gipuzkoarrek (5); bizkaitarrek eurek (3); bizkaitarrek euren (3); bizkaitarrek irabazi (3); bizkaitarrek irabazi zuten (3); da bizkaitarrek (3); dute bizkaitarrek (11); eta bizkaitarrek (8); zuten bizkaitarrek (10)
bizkaitarren alde (3); bizkaitarren artean (3); bizkaitarren arteko (6); bizkaitarren arteko derbia (3); bizkaitarren eta (4); dira bizkaitarren (3); eta bizkaitarren (4)