Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizkaiera eta baskoia ziren Gorostiagaren ustez ere euskalki bakarrak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 110. orr.
Bizkaitar erraiten baitzitzaien ordüan eüskaldün güzier, eta euskarari bizkaiera, bi erdaretan. Herria 2005-12-01
Bizkaiera entzuten da nagusiki, baina baita gipuzkera ere. Berria - Kultura 2004-12-07
Bizkaieraren izenean aurkeztu eta indartu dituzten ezaugarri asko eta asko zeharo arrotzak dira sortaldeko eremuan. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.
Inguru hartako bizkaieraz preseskiago. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 105. orr.
Bizkaierazko hitzen esanahia batuan ematen duen hiztegitxoa gehitu dio liburuari. Berria - Kultura 2006-01-04
Hizketan, berriz, euskara batu antxa egiten zuen, bizkaierazko berbatxu batzuekin zipriztinduta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.
Testuetan, batetik eta bestetik hartutako kopla eta bertsoak ageri dira [...] bizkaierazkoak batzuk, nahiz eta Egañazpik etxekora ekarrita kantatu. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 74. orr.
Azkueren "Gipuzkera Osotua" gainbehera etorri zenean, indarberritu egin zen ahalik eta bizkaiera "jatorrena" eta "benetakoena" erabiltzeko joera. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 115. orr.
Baliteke, norbaiten ustez, sartaldeko bizkaiera izatea jatorrena, aberatsena eta zuzenena, baina sortaldean egiten da euskara gehien, eta hizkuntzak ezertarako badira, erabiltzeko dira. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.
baten errepikapena bizkaieraz (5); bizkaiera eta (5); bizkaiera eta baskoia (3); bizkaiera light (5); eta bizkaiera (5); eta bizkaieraz (3)