Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizizale1 izond biziaren zale dena.

Finca Vigía etxean bizi denez geroztik Ernest Hemingway bizizaleak hortxe bideratu ahal ditu beste inon gauzatzerik izan ez dituen zaletasunak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 120. orr.

Alde batetik, euskal alderdia, hau da, zentzu ona, langiletasuna, ausardiaren eta abenturaren izpi bat ematen diona, eta, bestetik, gaskoi estiloa, txinpartatsua, jostagarria, bizizalea, ekintzailea eta umoretsua.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Toscanako giro lasai, sentsual eta bizizalean.  Berria - Kultura   2004-03-18

Ezkongaia, gonazalea, ondo bizizalea, libertinoa, xelebrea.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

Bada, bizizalea ez ezik jakintsua ere bazen gizona.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 74. orr.

Gerraoste eternaleko ilunpean besamotzak, herrenak eta itsuak topatuko ditugu, sartu eta irten dabiltzan frakasoaren heroiak, ahulak eta etsiak, bitxiak eta bizizaleak.  Berria - Kultura   2004-02-25

Jakob, berriz, gizon patxadatsua zen, oihal-etxoletan bizizalea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus