Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure bizitze honek hain du zimendu flakoa eta eria, ezen ongi mintzatzera, ezin baiterrakegu: bihar eginen dugu honelako edo halako gauza. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 176. orr.
Jainkoak dizula bizitze luze bat! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 170. orr.
Oi, zenbat bizitze eta oroitze eder lizarrari esker! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.
Nihaurek, egun batez, irakurtzen ikasten ahalko nuela, liburu bat eskaini zautan, hortan direla bizitze on baten segeretuak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 190. orr.
Perfektua da gizakia bere bizitza osoa bizitze aldaezinerantz zuzentzen duenean eta gogo betez hari atxikitzen zaionean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 284. orr.
Ez zait entretenimendurik faltatu atzera-aurrera dabilen jendea aztertzen, haien bizitzei buruzko nondik norakoak asmatzen, liburu erosi berrien orri-pasan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 13. orr.
Goresmenak eta bizitze uros eta luze bat diogu desiratzen! Herria 2001-06-28
Pentsu dut bizitze alai bat iraganen dutela Zuraide herrian. Herria 2005-07-21
Ez dezagun bederen nehoiz ahantz bizitze iraganak eman irakaspena! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 169. orr.
Gizartean bizitze hutsak berak ere grinon zapaltzea eskatzen du berez, hein batean bederen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 84. orr.
Orientetikako ez-irrika edo ez-desira meditantea bezala, Mendebaldeko ongizate etsia edo ongi-bizitze irudipenezkoa bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.
Espainiako biztanleen bizitze itxaropena Europakoena baina handiagoa zen, batez beste. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 125. orr.
Bizitze zerga pagatu beharrik ez dauka Baionako bizilagun guztien heren batek Ongia deritzoguna, ondoeza da; gaizkia, natura da eta bizitze-indarra. Berria - Euskal Herria 2004-12-19
Urtean sei hilabetetik gora itxiak dauden etxeei jabetza eta bizitze tasak bikoiztea. Berria - Euskal Herria 2004-11-07
bizitze hori (5); bizitze hutsak (3); bizitze luze (27); bizitze luze bat (6); bizitze luze eta (12); bizitze luze uros (3); bizitze uros (16); bizitze uros bat (8); bizitze uros eta (7); bizitze zoriontsu (4); bizitze zoriontsu bat (3); eta bizitze (11); ttipiari bizitze luze (3)
beren bizitzetan (4); bizitzei buruzko (3); gure bizitzetan (7); gure bizitzetatik (3)