Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Freskotasuna eta bizitasuna dario margotuari; une horrexetan oroimeneratu zaiola ematen du. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.
Begiek ez zuten ez bizitasunik ez distirarik, eta nini gabeak ziruditen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.
Haren begitarteak ez omen du, zure iritzian, batere bizitasunik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.
Iragarleak, hiriaren bizitasuna, hiriko jendearen aniztasuna ikusirik, iragarri omen zuen "hiri honek laster Europa bera izango du mendean" eta hantxe geratzea erabaki. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.
Gauza bat esaten zuen Frau Gerdaren gorputz erkinduak eta beste bat haren mugimenduen bizitasunak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 117. orr.
Badirudi Zelanoren kontakizunaren bizitasun eta zehaztasunak egileak ospakizunetan parte hartu zuela adierazten duela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.
Baina itsasoa aztertzeari ekin orduko, han ere mugimendua eta bizitasuna aurkitzen ditugu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.
Bizitasuna galdu eta Dominikar Errepublika eta Haiti zeharkatu zituen ekaitz tropikal izaeraz. Berria - Mundua 2004-09-22
Nabariak zituzten arrazoibideen logika eta aurkikuntza berrien alderako mirespena, baina ai!, bizitasun guztia kentzen zioten zientziari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.
Kilometroak egin eta lasterketako bizitasuna berreskuratu. Berria - Kirola 2004-04-02
Kostaldeko emakumeen tinkotasun eta bizitasunez mintzo da Karmentxu Ibaibarriaga. Berria - Euskal Herria 2004-06-04
-Ba, ez da horrela, inondik ere -esan dut bizitasunez-. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 234. orr.
-Ez dizut ulertzen -esan zuen orduan bizitasunez, txundituta-. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.
Bizitasunez eta partida irabazteko gogoz ekin zion Miarritzek partidari. Berria - Kirola 2004-02-01
Etxe gero eta hurbilagoan anaiaren neska ondoko gelan izanen nuela oroitzeak bizitasunez hornitzen zuen nire ibili kulunkaria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.
Bi adiskideek elkar musukatu zuten bizitasun handiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.
Sendagileak, baina, oharpen eta gomendioen poderioz, haren ilusioak porrokatu zituen eta bizitasun doi bat besterik ez zitzaion geratu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.
Erlijio nagusi baten bizitasun iraunkorra, garai batean Mendebaldeko larba-gizarte bati bere krisalida eman ziona, nabarmen falta izandako elementua zen gainerantzean alderagarria zen egoera helenikoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.
Zeharo ezberdinak diren esanahi horiek dituzten hitz berdinak hain gertu egoteak indar beteko eragina du, esaldiari bizitasun berezi bat ematen diona. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 81. orr.
Entzuten zuenean, edo entzuten zuela zirudienean, nire lagunak ageri zuen bizitasun bitxia eta larria antzemateko gai izan banintz, neure burua zorionduko nuen nire asmoak izan zuen arrakastagatik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.
Deabruzko begiak, bizitasun basati eta heriozko batez, begira-begira neuzkan milaka lekutatik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.
Bizitzak giza pentsamendua eta borondatea beste erabilera batzuetarako aske utzi ditu eta ez unez uneko bizitasun fisikoari etengabe eusteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 400. orr.
Posta elektronikotik etorritakoa laburtzeko lan distiragabeari, hizkera periodistikoaren ustezko bizitasunaren kolorea baizik ez nion erantsi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.
Estatu unibertsalek bizitzari heltzeko duten seta beren ezaugarri nabarmenenetakoa da, baina ez litzateke benetako bizitasunarekin nahastu behar. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.
Beste festaburuen gainetik eta esan ezineko bizitasunez ospatzen zuen Jesus haurraren Jaiotza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.
Hala ere, hamargarren mendeko Mendebaldeko Kristandadearen bizitasun-seinale horiek ez dirudite erabat egokiak hamaikagarren mendean Mendebaldeko energiak izan zuen leherraldi harrigarria ulertzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.
-Bai, Serena -esan zuen halako bizitasun-kutsu bat erakusten zuen ahotsaz-, hauxe da nire karreraren bukaera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.
Gauza bakarra falta zela ohartu naiz: etxeen inguruan ez zegoela mugimendu, bizitasun zantzurik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.
Autoen salmentek «bizitasun» galera iragartzen dute, oraingoz. Berria - Harian 2005-12-02
Euskal ekonomian kanpo merkatuak «eragin negatiboa» izan duela esan zuen Madariagak, batik bat Alemaniako eta Frantziako esportazioen jomuga ekonomiek izandako «bizitasun ezagatik». Berria - Ekonomia 2004-07-15
Mugagaitz zegoen mutilaren aurpegiera: doi-doi antzematen zitzaion ezpain-dardara baizik ez, kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.
Itxura guztien arabera, argi-bizitasunarekin erlazionaturik dago begiaren sentikortasuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.
beste bizitasun (5); beste bizitasun bat (3); bizitasun apur bat (5); bizitasun bat (6); bizitasun berezi (3); bizitasun eta (14); bizitasun gehiago (8); bizitasun gehiago eman (3); bizitasun guztia (5); bizitasun handia (13); bizitasun handia eman (3); bizitasun handia ematen (3); bizitasun handiagoa (5); bizitasun handiko (5); bizitasun handiz (5); bizitasun pixka (7); bizitasun pixka bat (6); eta bizitasun (22); eta bizitasun handiagoa (3); hain bizitasun (3); horrek bizitasun (3); zuen bizitasun (4)
bere bizitasuna (4); bizitasuna eman (14); bizitasuna eman dio (3); bizitasuna eman zion (3); bizitasuna eman zioten (3); bizitasuna ematen (13); bizitasuna ematen dio (3); bizitasuna eta (28); bizitasuna falta (3); bizitasuna galdu (4); duen bizitasuna (4); eta bizitasuna (21); haren bizitasuna (3); indarra eta bizitasuna (5); zion bizitasuna (3)
bizitasunez betea (6); bizitasunez betea ikusliarrak (3); bizitasunez eta (3); eta bizitasunez (8); eta bizitasunez betea (3); halako bizitasunez (5); koloretsu eta bizitasunez (3)
bizitasunez betea (6); bizitasunez betea ikusliarrak (3); bizitasunez eta (3); eta bizitasunez (8); eta bizitasunez betea (3); halako bizitasunez (5); koloretsu eta bizitasunez (3)