Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez estatu batek, ez beste nazio batek, ez nazioarteko erakunde edozeinek, ez du arrazoirik erabakitzeko edozein naziok bizirauteko duintasunik ez duela. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 95. orr.
Bizirauteko modu bakarra gizona izatea zela pentsatzen nuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 185. orr.
Esan dezagun orduan gogo-orde, gogotzako edo gezur-gogoren bat asmatu eta bizi ez, baina bixi, esistitu edo, orain itsuski diotenez, biziraun egiten dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.
Sei milioi pertsonak bizirauten dute gizarte laguntzekin. Berria - Harian 2005-08-31
Biziraungo baduzu, ezinbesteko zaizu jan, maitatu, irakurri eta idaztea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 59. orr.
Oso zaila da kartzelan urte luzeetan bizi duzun pressing-arekin bizirautea. Berria - Harian 2006-03-05
Urbelarrak hil egiten dira hotzarekin, eta koretroiak beirazko oskola du bizirauteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.
Euskarak bizirauteko beharrezkoak dituen guttieneko urratsak. Herria 2003-02-13
Prentsan artikuluak idazten hasi zen, «bizirauteko». Berria - Kultura 2004-12-29
Berak ez zuen, esaterako, sekula soldata bat irabazi behar izan bizirauteko; aberatsa baitzen jaiotzez, ez zuen kezka ekonomikorik sekula eduki. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 46. orr.
Bizirauteko eta burua ez galtzeko modua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.
Gerran bizirauteko gai izateak, ez du esan nahi derrigor gerratik kanpo bizirauteko gaitasuna duzunik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.
Atera gara, bainan biziraun dugunok osasunean joak garela senditzen dugu, gero eta joagoak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 160. orr.
Argia behar da bizitzeko, leiho handiak behar dira bizirauteko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.
Bizitzea bizirautea dela, eta galdutako laguna aise ordezkatuko duzula beste lagun baten ahotsarekin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.
du bizirauteko (3); eta bizirauteko (3); euskarak bizirauteko (3)