Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz egidazue zuen bizimoldeaz, zuen gustuez, zuen lanbideaz. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 98. orr.
Haurtzaroan izandako bizimoldeek betiko eratzen gaituztela. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.
Ondoren bizimolde bat idatzi zigun; batez ere, pobretasun santuan iraun genezan beti. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1191. orr.
Aitzineko prioreek alabaina erreinuko jaun handien itxura hartua zuten eta haien bizimoldeak errenta guztiak irensten zituen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.
Ezin dut hemengo bizimoldea jasan eta ez dut zertan sufritzen jarraitu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 149. orr.
Hemen, besterik zen; hemen, beren lurra, beren bizimoldea, beren askatasuna jokatzen zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 185. orr.
Halakoxea zen, bada, Midak kalezuloko bizimoldea; hango egunerokotasuna soil-soilik bertako neskatxa baten desagertzeak edo gizon baten atxiloketak urra zezaketen; baina, halako gertaerek urak harrotu egiten bazituzten ere, akaberan bere onera etortzen ziren, ezin bareago. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.
Azken gomendioek ongi adierazten digute Frantziskok ebanjelio-bideari buruz izan zuen argitasuna eta Ebanjelioa bizimolde bihurtzeko koherentzia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.
Denbora haietako bizimoldeak desagertu dira, hainbesteraino non ez baitut sesitzen mugimenduaren isuria. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 39. orr.
Bizimolde dotorea, edo are "bizitzeko estilo" berri bat. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.
Eskola handiko eta bizimolde sainduko gizona. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.
Daramagun bizimolde erdi-eroarekin, denek badugu kanpoaren sanotasunaren jastatzeko beharra. Herria 2001-10-11
Nolatan errefusatu duzu hain azkar bizimolde duin bat eta eraikia genuen esperantza? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.
Irabaziak, ostera, haren bizimolde apalaren neurrikoak ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.
Haren bizimoldea nekagarria zen eta apenas izaten zuen atsedenik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Jainkoak hala nahi badu, bizimolde erosoa izango dugu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.
Oren batez ikusi ahal izan ditugu Nepaleko mendiak, jendeak, bizimolde gogorrak. Herria 2005-12-15
Fraide mendikanteek Elizan beren bizimolde propio eta bereziaren arabera bizitzeko zuten eskubidea legitimatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.
Frantziskok bizimolde guztiz berria asmatu zuen, kristau-tradizioan parekorik ez zuena: anaiak hirian lan eginez eta predikatuz bizi ziren, hiritik kanpoko hospizioetan legendunak zerbitzatzen zituzten, bakarlekuetan otoitzera dedikatzen ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.
Konta ezinezko erlijio motak daude, arraza eta ohitura harrigarriak loratu dira eta edozein bazterretan ustekabeko bizimolderen bat eriden dezakezu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 7. orr.
Izan ere, haien erlijio-bizimoldeari ez zitzaion oraindik Ordena deitzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.
bizimolde bat (3); bizimolde berri (6); bizimolde berri bati (3); bizimolde eta (5); bizimolde hau (4); eta bizimolde (6)
araberako bizimoldea (3); baten bizimoldea (3); bizimoldea eta (4); bizimoldea ez (3); ebanjelioko bizimoldea (3); ene bizimoldea (4); eta bizimoldea (7); hilen bizimoldea (3)
bere bizimoldearen (5); bizimoldearen arabera (5); bizimoldearen arabera bizi (3); gure bizimoldearen (5)