Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tutsik-eta utzitako pisu merke samarrean sartu ginen, Segovia kaleko duplexean, eta hirugarren bizikidea berez elkartu zitzaigun. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 33. orr.
Etxea deseroso egiten zitzaidan eta bizikideak arrotz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Beraren lagunaren lagun bat, orain bizikide duenarena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.
Leila Chellabi bere azken bizikideak, Diego bere semeak, Jean Seberg emazte ohiak eta honen senarrak, Martine Carré idazkariak [...] eta gaztetako zenbait adiskidek ezagutzen zuten egia. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 170. orr.
Taldeko bikoteak barrutik hausten dituen arazoetako bat, elkartze guztietan, ezkontzetan adibidez, sarritan nabari den norberaren nortasunaren edo bizitzaren alde lotsagarri zein mingarri bati buruz bizikidea engainatu nahia duzu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.
Kontxarekin eta trenaren antolatzaile Cristoth haren bizikidearekin bazkaltzera noa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 50. orr.
Presondegiak toki ikaragarriak dira eta presoek gisa guzietako oinazeak pairatzen dituzte, bizikide dituzten arratoiek jatekoa ebasten diete eta. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.
Euli horiek zulo eta bazterretan ezkutatzen dira eta hurrengo udaberrian prest egoten dira euli berriak sortzeko, hurrengo urtean ere gizakion bizikide izango diren euli berriak, etxekoak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 184. orr.
Bizikiderik ez nuen eta hobe hala. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 20. orr.
Beheko bizikideak itoginak susmatu omen zituen arratsaldean eta nire etxetik zetozela erabaki zuten. Berria - Kultura 2006-01-05
Filosofia horrexek elkartu gintuen Iñigo eta biok, beraz, eta geu izan ginen bizikide talde berriaren gunea. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 33. orr.
Bestela akabo euskara, eta bizikide ditugun erdarak nagusituko dira osoki. Herria 2004-02-05
Herri kurduak hautatzen badu herri irakiarraren bizikide ez duela izan nahi, orduan guk haren borondatea errespetatuko dugu. Berria - Mundua 2004-07-30