Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kumyss hori behor eta gamelu esnez egindako edari bat da, edari bizigarria, baita mozkorgarria ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.
Pertsona batentzat bizigarria beste batentzat hilgarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.
Elurrak hartutako paisaia hartatik aire bizigarria hartu nahiz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.
Umearentzat bizipenik onena, bizigarriena, bizkorgarriena eta maitagarriena da amaren bularretik esne beroa hartzea eta aldi berean haren larruazala, besoak, eskuak, musuak, hatsa eta bihotzeko taupadak sentitzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 144. orr.
Ez da deus bizigarriagorik hipotesi bat baino. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.
Niretzat hain bizigarria eta gozatsua den euri finaren azpian egin dut egonaldi bat. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.
Hain zen musika gordin eta bizigarria, non basoko animaliak, handi zein txiki, bide ertzera atera baitziren Joanes mezulari gaztea ikustera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 189. orr.
Zer ostia gertatu zen nire harreman askatzaile eta bizigarri hartan, mundua irensteko ahalmena ematen zidan hartan guztian? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 182. orr.
Espero daiteke ingurune espiritualki gogorrek eragin bizigarria izatea erlijiozko ahaleginetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.
Freskotasun bizigarria nagusitu zen aretoan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.
Baina jende espiritual eta gaitasun handiagokoarekin hitzaldi bizigarri eta sakonak jaulkitzen zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.
Zutabe zaintsu haiek Europako lur zaharraren energia bildu eta bideratu egiten zutela, eta indar bizigarri hura guztia, harrizko nerbioetatik gora, ganga urrunetaraino igotzen zela. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.
Ez dakidala nondik etorri naizen hona, bizitza hilkor edota herio bizigarri honetara. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 214. orr.
Gizarte bat gainbehera doanean ere, bere aurkako erasoak galvanizatu egin dezake ekintzara eta beste bizigarri bat gehiago eman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.
Kafe kikaratik hurrupaka edan zuen, likido garratz bizigarriak urdailerainoko bide osoa nola egiten zuen sentituz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.
Hori bizigarri bat da niretzat, lanean gogor jarraitzeko adorea ematen dit. Berria - Kirola 2004-01-13
Obra handi ikusgarrietatik dena dezakeen nanoteknologia deritzanak sortu behar omen duen ezin ikusizko nanomundu ahaltsura igaro gara, nano mental askoren liluragarri eta bakarren baten -hau da, ekonomiaren- bizigarri). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Zintzoaren hitzak askoren bizigarri, baina txoroak burugabekeriaz hiltzen dira. Elizen arteko biblia EsZ 10,21
Gau hartan kondesaren gorputza portu eta babes izan zitzaion Irisarriri, nekearen bizigarri, izuaren lasaigarri. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.
Liburuak irakurtzen hazi zen, horietan aurkitzen baitzuen inguruko errealitatetan faltan sumatzen zuen bizigarria. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 15. orr.
Gehien hartzen diren substantzia psikoaktiboen artean depresoreak, bizigarriak, opioideak eta haluzinogenoak daude. Berria - Gaiak 2004-03-20
· Lege-bizigarriaren bila zebilen juristarentzat Korana lur harritsua zen benetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.
Saltzaileen hizpideek gogaitu egiten zuten; janariak -okela beti, eta bizigarri minez maneatua- digestio astunak eragiten zizkion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.
Iparraldeko artilezko gauzakiak eta oihalak, frantses ardoekin eta italiar merkatariek Sortaldetik ekarritako ehunekin eta bizigarriekin trukatzen ziren feria haietan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.
Mendebaldean, burdina, egurra eta esklaboak erosten zituen, eta Ekialdean saltzen zituen gero, bizigarrien, boliaren eta zetaren truke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.
Talmudaren edizioa, urrezko erloju bat, Hanukkah-ko argimutil bat, janari-bizigarrien kutxatila bat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 194. orr.
Del Valleren iritziz, ordea, nagusiez eta aginduez haraindiko eremua zen bizigarriena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.
Sabaiko giroa izugarri hotza zen, baina bizigarria-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.
Argiteria jarri nahi dugu, espaloiak zabaldu, eta, azken batean, oinezkoari eta kaleko hiritarrari kalea seguruagoa eta bizigarriagoa egin». Berria - Euskal Herria 2006-04-20
Mendebalde modernoko gizartean, bere eragina lurbira bizigarri osora hedatua zuelarik [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.
Parroki estatuek barbaroen aurka zituzten toki-mugetan mendebaldartzen ari zen munduan -hau idazteko garaian lurbira bizigarri eta ibilgarri osoa, zati bat izan ezik, hartzen zuena- [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.
Atera ogi-irina, bizigarriak, eta Idoiak eskatzen zion guztia, eta haur bat bezala aritzen zen, umeak sukaldetara jolasten direnean bezalaxe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.
Ez nuen galdetu bizigarriak nondik atera zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.
Ogi puska batzuk bertze bizigarririk ez generaman gurekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.
Jende nahiz animaliendako bizigarrien kontua egin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.
Ailegatu bezala, gure liberatzaileak harrapaka lotu zitzaizkien gazteluko bizigarri murritzei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.
Bihitegiak mukuru zeuden, setio luze baterako bezain, eta orgek, bizigarriz gainezka, egunero zeharkatzen zituzten lubakien gaineko zaldainak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.
bizigarri bat (5); bizigarri eta (7); bizigarri gisa (3); bizigarria da (4); bizigarria dela (3); eta bizigarri (3); eta bizigarria (4); eta bizigarria da (3); hiri bizigarria (3); sinesgarria eta bizigarria (3)