Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bizigabetu, bizigabe, bizigabetzen du ad bizi gabe utzi.
Izan ere, irakurria nuen nik nola hartzen zituzten gizon zuriek indiarrak eta beltzak, baita nola hauetarik anitz lehertu eta bizigabetu izan zituzten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.
Alderantziz, adimena [...] errotik subjektibatu eta mugakortu egiten du, berak osotasunetik ebaki, bizigabetu eta higigabetu, eta beste gauzekiko oposizioan jarri duen mugatua bakarrik ezagutzeko funtzioaz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.