Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizigabe (ETCn 741 agerraldi) 1 izond bizirik ez duena. ant bizidun.

Gorputz bizigabean arimaren hazirik geratzen da ala ez?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 205. orr.

Hipotesiaren arabera, bizia material bizigabetik sortu da, eta horrek bideratzen du egingo den ikerketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Dohakabeak, ordea, gauza bizigabeetan itxaropena jarri eta giza eskuen egintzak jainkotzat hartu dituztenak.  Elizen arteko biblia   Jkd 13,10

Harrezkero Kreatzailea gorestera eta maitatzera gonbidatzen zituen hegazti, animalia, narrasti eta izaki bizigabeak berak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Sorkari bizidun eta bizigabeei zien maitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.

Izadi bizigabean, edo abere bizitza besterik ez duenean, ez dugu sentsuen arabera baldintzatutakoa baino beste ahalmenik pentsatzeko oinarririk aurkitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.

Izatasun irrazional eta bizigabeak, euren genero eta ordenan hartuta, unibertsoaren harmoniarekin bat datoz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.

Sistema bizigabeekiko jarraikitasuna edo haustura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Lewontin-ek dioen bezala, biologiaren historia bizidun eta bizigabe direnen arteko desberdintasunaren inguruko borroken historia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Hizkuntza, gizarte masaren bizitzarekin dago gorputz egina, eta gizarte masa, izaeraz bizigabea izanik, batez ere iraunarazteko faktore gisa agertzen da.  Berria - Kultura   2004-10-15

Oroitzea ez da ezin konta ahal aztarna finkatu, bizigabe eta fragmentario akuilatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

2 irud/hed

Erregina zuriak bere aurpegi bizigabea Ronen aldera jiratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 255. orr.

Gizonaren begiak, beregan iltzaturik, kale estu eta iluna argitzen duten leiho bizigabe gorrixkak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Batek arimarik baduen ere ez dakiela, edo duenik behintzat ez duela sentitzen, edo marrazki bizigabe baten pare ikusten duela bere burua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

3 (adizlagun gisa)

Egun batean hotz, bizigabe, hilik ekarri zuten. Izokin-koloreko jantzi zetazkoa bizigabe zetzan aulki gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Eskumako besoari zure gerritik irristatzen utzi dio, gainean guztiz geratzen zaizun arte, bizigabe.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 199. orr.

Odol gorri bakarra filmetakoa baita, harakinaren eskutik mostradorera jausita, zapal, bizigabe eta trinko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 136. orr.

Beren baitara bilduak daude, lo dagoen masa handi bat bezala, hilerriko lurrez ihintzatu balituzte bezain bizigabe.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 120. orr.

4 (izen gisa)

Haren indar miragarriaz adimengabeko izakiek haren irakaspena onartu ez ezik, bizigabeak ere, arima balute bezala, predikatzailearen zerbitzuan jartzen baitziren. Biologiarako hain garrantzitsua den eboluzioak aldaketa nabarmena dakar bizidunak eta bizigabeak aintzat hartzeko orduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizigabe eta (4); eta bizigabe (4); eta bizigabeak (6); izaki bizigabeak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus