Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guretzat oraindik naturaren irudi bikoitzak dirau, gorputz fisiko gisan eta gorputz bizidun gisan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.
Hodeiaren erdian lau izaki bizidun zeuden, gizaki-itxurakoak. Elizen arteko biblia Ez 1,5
Nondik etor daiteke halako izaki biziduna, zugandik izan ezik? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 216. orr.
"Munduko izaki bizidun zaharrena" [...] hiru mila urte inguru omen dituen sekuoia, eta Mary Annek bere izenaren historia adierazi digu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.
Gizaki bizidun bat hartu, Sergei Golovin adibidez, panpina balitz bezala lotu, eta lepotik eskegitzen dute, hil arte. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.
Eroaren gisan sartu zen Henne errabinoaren langelan, arropa zarpailduta, txorimalo biziduna. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.
Ez zen panpina biziduna, ezinezkoa baita panpina bizirik egotea, baina jostailu bizidun bihurtu zuten agian, jadanik gizon ez ziren agureei pentsamendu lotsakorrik ez eragiteko. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.
Hegaztien arraultzak txito bizidun bihurtzen eta lurra, eurite handiak usteltzen duenean, harrez irakiten ikusten dugunez gero, [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.
Animaliak eta landareak bizidunak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.
Organismo bizidun bat ikustea gure tentsio fisiko-matematikoen aurka dago. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.
Batez ere prototipo bizidunek erakarri dute bisitarien arreta: dinosauro berritsuek, ibilgailu mikroskopikoek eta antzerakoek. Berria - Ekonomia 2004-06-12
Beren hobietatik jaikitako hil bizidunak, oro koipe eta lizun. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.
Egitura bizidun orok jatorri biziduneko beste material-ekarpen ororekiko mesfidantza basatia erakusten duenez, [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.
Kreazioa ordenan eta edertasunean garatuko den zer biziduna da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 25. orr.
Behinola bizidun izandako emakumearen gai petrifikatua omen zena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 21. orr.
Berehala, harria bizidun bihurtu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.
Glup, zabor bizidunak filma apirilaren 2an estreinatuko dute. Berria - Kultura 2004-03-16
Kolejioko plazan, krexa biziduna ikusten ahalko da. Herria 2002-12-19
Eman bitza lurrak mota guztietako bizidunak: abereak, narrastiak eta piztiak. Genetikoki eraldatutako bizidunak kasuz kasu aztertzen dira. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.
Egin bezate borbor urek bizidunez beterik eta egin bezate hegan hegaztiek airean, lurraren gainean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.
Bizidunetarik ahalik urrunen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 66. orr.
Biologiarako hain garrantzitsua den eboluzioak aldaketa nabarmena dakar bizidunak eta bizigabeak aintzat hartzeko orduan. Fisikak azal ditzake bizidunak izaki materialak diren heinean; baina ez, bizidunak diren heinean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.
Nautilus moluskuaren antzeko antigoaleko bizidun batzuen fosilak ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 124. orr.
Aingeru santuak erabakia da hau, bizidun guztiek jakin dezaten Goi-goikoa dela giza erreinu guztien jabea. Elizen arteko biblia Dn 4,14
Hildakoek bizidunei kentzen baitzieten lurra. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.
Ez direla aurrerantzean urak uholde bihurtuko, bizidun oro suntsitzeko. Elizen arteko biblia Has 9,15
Egundaino ez zen bizidun bat ere Azpimundura jaitsi, kondaira zaharren batean ez bazen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 55. orr.
Arima bera da bizidun bezala begetatiboa, sentibera bezala sentsitiboa eta arrazoidun bezala adimentsua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.
Teleskopio berriarekin bizidun estralurtarrek igorritako seinaleak oso distantzia handietara ere hauteman daitezkeela diote adituek. Berria - Gaiak 2006-04-16
Eguraldiaren koxka ttikiena sentitu dezakeen xomorrori, bizidun ttiki eta handiagoei, aziendei, bertako txori eta hegaztiei. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.
Botere laikoaren helburua, berriz, bizidun hilkorren denborazko bizi on, zoriontsu eta baketsua baita. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 132. orr.
Gu bizidun soinezko izateak ezin digu ahaztarazi gizaki hautaria, ezagutaria, maitaria ari garela aztertzen. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 90. orr.
Biokimikariak eta genetistak lankidetza estuan aztertzen hasi dira material bera, bizidunetatik sinpleena: bakterioak eta birusak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.
Nautilus moluskuaren antzeko antigoaleko bizidun batzuen fosilak ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 124. orr.
Lurraren berotzeak elikagaiok jasotzea eta barreiatzea eragoz dezake eta itsasoetako bizidun orori eragin. Berria - Gaiak 2004-10-19
Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak suntsi ditzan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.
Gorpuzkitxo delakoa gizaki egiazko biziduna zuti dadin. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.
Marrazki bizidunekin hazi eta hezi banintzen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 189. orr.
Benitok berak kutsatu zidala marrazki bizidunak ikusteko ohitura. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.
Marrazki bizidunetako kontuak dira horiek. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.
Katalanezko eskaintza TV3 kateak doan emandako marrazki bizidun, telesail eta dokumentalek osatuko dute. Berria - Mundua 2004-08-07
Marrazki bizidunetako Super Saguaren parekoa. Berria - Gaiak 2004-08-25
Marrazki bizidun digitalen etorrerak baina, inperioaren zutabeak gogor astindu ditu. Berria - Ekonomia 2006-01-26
Animazioa gustuko dut, baina ez marrazki bizidun hutsak egiteko. Berria - Kultura 2004-04-02
Pelikula hark, gainera, gehiago zirudien marrazki bizidunetakoa beste ezertakoa baino. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 189. orr.
Borrokari plantan hasi zitzaidan, telebistako marrazki bizidun japoniar pairaezinetako pertsonaien gisara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.
bizidun bakarra (3); bizidun bakarrak (3); bizidun bat (9); bizidun batek (3); bizidun batekin (4); bizidun baten (8); bizidun bihurtu (3); bizidun bilakatu zen (3); bizidun eta (8); bizidun guziak (3); bizidun guztiak (22); bizidun guztiak hil (3); bizidun guztiei (9); bizidun guztiek (6); bizidun guztiekin (6); bizidun guztiekin egiten (3); bizidun guztien (13); bizidun oro (9); bizidun orok (8); bizidun ororen (9)
dabiltzan bizidun (3); diren bizidun (3); eta bizidun (12); eta bizidun guztien (3); eta izaki bizidun (4); gizaki bizidun (3); izaki bizidun (37); izaki bizidun baten (4); marrazki bizidun (9); organismo bizidun (4)
bizidunak dira (3); bizidunak direla (4); bizidunak eta (6); bizidunak ikusteko (5); bizidunak ikusten (4); bizidunak oro (3); eta bizidunak (5); guztietako bizidunak (3); izaki bizidunak (11); marrazki bizidunak (24); marrazki bizidunak ikusteko (5); marrazki bizidunak ikusten (4); mota guztietako bizidunak (3); orotariko bizidunak (3)
bizidunek ez (4); izaki bizidunek (7)
bertako bizidunen (3); bizidunen artean (10); bizidunen arteko (5); da bizidunen (5); ere bizidunen (3); eta bizidunen (11); eta bizidunen arteko (3); izaki bizidunen (15); marrazki bizidunen (7)
marrazki bizidunetako (22); marrazki bizidunetakoa (3); marrazki bizidunetan (3); marrazki bizidunetatik (4)
bizidunik ez (5); bizidunik ihes (4); bizidunik ihes egin (4); da gizaki bizidunik (4); gizaki bizidunik (4); gizaki bizidunik ihes (4); izaki bizidunik (4)