Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizia diot, eta ez neure bizia, bizitza edo bizialdia; ez denbora edo leku den ez dakigun arte edo bitarte hori. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Kontuan harturik bi bizialdi dituela euliak: beldar-aldia eta heldu-aldia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.
Bere bizialdiko erdi aldera, sasoi beteko gaztea zela, erabat aldatu zitzaion bizitza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.
Hogeita hamarretako bizialdiaren erdia betea zuelarik, sekuentzia zirriborrotsu eta distiratsu gisa ikusten zuen iragana. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Bere bizialdiko azken 10 edo 15 urteetan, gure garaiko literaturgile nagusietakotzat jotzen zenean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 167. orr.
Gizonez soilik zen arduratzen, eta bizialdia ahal den sinpletasunik handienaz pasatzeko moduaz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.
Bere lorian Siziliako landak alderik alde ibili aurretik, bazituela iraganak lau bizialdi gure munduan, eta landare, arrain, txori eta neska gazte izana zela. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.
Gizarte-ekintza [...] askoz ere luze-zabalagoa dela, bai denboran eta bai espazioan, gizabanakoak lurrean izaten duen bizialdia baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.
Globulu gorri gazteak dira erretikuluzitoak eta 120 eguneko bizialdia dute batez bestean. Berria - Gaiak 2004-12-29
Erreaktoreak aireraturiko gai erradioaktiboetako batzuk milaka urteko bizialdia dute. Berria - Harian 2006-04-26
Zendu berriak bere bizialdian egin dituen bideak eta joan-etorri guztiak korritzen ditu haren arimak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 185. orr.
Nire metenpsikosien kontaeran ikusiko da nola izan nuen bizialdietako bakoitzean oroitzapenak berriro aurkitzeko zoria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.
Bekatu hau ez dizuet barkatuko zeuen bizialdi guztian. - 0. orr.
Lur honetako bizialdia. Herria 2004-06-03
Idazlana familia hebraiko baten bizialdia dugu. Berria - Kultura 2004-10-30
Lucyrengandik beste bizitza bat sortuko da, zorte pixka batekin hura bezain tinkoa izango dena, harena bezain bizialdi luzea edukiko duena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 278. orr.
Bizialdi laburra izan zuen telefonoaren hariaren bidezko zerbitzuak. Berria - Gaiak 2006-04-01
Garai hartako adituek ziotenez, bizialdi laburrera kondenaturik zeuden haur seropositiboak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 225. orr.
Oro har, nire iritziz, bizialdi polita emana genuen elkarrekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.
Gelditzen zaizun bizialdia mugatua da, sakon eta zabal behar dituzu une guztiak bizi. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 136. orr.
Autoreak bizialdi osoko kezkak eta saioak era xume soil batez bildu, antolatu, gezi bilakatu eta etorkizunerantz jaurtikitzen ditu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 148. orr.
Bizialdi ikaragarri zail batean zehar. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.
Minaren mundua, munduaren mina, bizialdi osoan gerra, txikizioa eta triskantza besterik ezagutu ez duenarena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.
Ez bizialdi bakar batekoa, ezta hiru belaunaldiko zikloen kateaketakoa ere, baizik eta laurehun urteko denboraldikoa gutxienez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 329. orr.
Joseph Israel de Tudelak, Alba gabe gelditu ondoren, hirugarren izen aldaketa erabaki zuen, hirugarren bizialdiari ekin zion, aurreko biak ahaztu nahirik, baina ez zuela lortuko jakiteke, aurreko bizialdiak ur-korronteak baitira edonorentzat. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.
Hil-ondoko bizia edo betierekoa, jaio-aurreko bizialdiak, bizi-bitarteko heriotzatxo behin-behinekoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.
bere bizialdi (6); bere bizialdian (4); bere bizialdiko (5); beste bizialdi (3); bizialdi bakar (3); bizialdi batean (4); bizialdi guztian (3); bizialdi osoan (4); bizialdi osoko (3)