Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon bizartsu batek zenbakiak esaten zizkidak ingelesez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 168. orr.
Bigarren atean, Che Guevara zeritzon morroi bizartsu baten poster zaharkitua ikus zitekeen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 91. orr.
Erraldoi bizartsu batek aterki-muturraz zulatzeko arriskuaren aurrean, osaba Vernonen adoreak pot egin zuen berriro. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 56. orr.
Bere azkeneko sinfonia izango zenaren aurrean, oroigarri bat eskura zabaldu zigun Brahms bizartsuak. Berria - Kultura 2006-04-04
Gogoz hartuko nion eskua edo ukituko nion hatz puntekin bere aurpegi zahar, bizartsu eta kezkatua, gizon aurpegi goibel eta argi hura. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 136. orr.
Artean mutil ederra baitzen Emmanuel, mehea eta garaia, bizartsua eta begi-argia. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.
Juan, zergatik deitu diok Baffin ametsetako bizartsuari? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 170. orr.
Denetariko gizonak zeuden zurezko mahai batzuen inguruan eseririk: bizartsuak eta bizargabeak, ahari-larruzko beroki luzez jantzirik batzuk, alkandora hutsean beste batzuk. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.
Bihotz gainera jarria zeukan eskuineko eskua (esku bizartsua eta zaintsua, indar askoren seinale). Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 146. orr.
Bidean, baserri batean aske zeukaten akerko bizartsu eta adar handi baten ondotik pasatu behar izaten genuen egunero eta Marisitak beldur handia zion. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 153. orr.
Lotsagarri uzten zuen maisuak, anaia nagusiarenak ziren praka zaharrengatik, espartin bizartsuengatik edo eskularru higatuengatik. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 23. orr.