Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizar iz 1 kokotseko, goiko ezpainaren gaineko eta masailetako ilea, eskuarki hazten uzten dena.

Bizarra zeukan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 124. orr.

Bizarra barik bibotea zeukaten denek, oso itxura txukuna eta irribarre zintzoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.

Bizarra duelako, pipa erretzen duelako eta makila bat daramalako, Petrus lehenagoko kaffir-en modukoa dela uste duzu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 184. orr.

Burua soil eta bizarra motz daramate guztiek.  Elizen arteko biblia   Is 15,2

Milandar kapelu beltza buruan; zuri-zuria bizarra, gerritik behera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 144. orr.

Zilar-koloreko bizar hura ez zegoen nahasterik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 200. orr.

Bera barrezka, bizarra laztantzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.

Atseginez irribarre egin eta, bizarra laztanduz, erantzuten zion: "Bai, lasterketa egingo dugu, Aleksei Ivanovitx!”.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 222. orr.

On Afonso Henriques, furfuria bareturik, pentsakor gelditu zen eskuin eskua bizarrari atxikia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

Lur gorrian gainean lo eginez, ogia jateko aukerarik gabe, bizarra orraztu ezinik, eta negarrez halabeharra madarikatuaz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.

Geldi zaitezte Jerikon, bizarra hazi arte. Orduan itzuliko zarete.      - 1. orr.

-Luzatuko zaizue bizarra, baina jakinduria ez zaizue batera haziko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 57. orr.

Juanek bizarra txukundu zion arrebaren guraizeekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Ileak apainarazi eta bizarra motzarazi ondoan, Durruty notarioaren lantegira hurbildu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Ez moztu ile-adatsaren ertzak inguru guztian, ezta bizarraren ertzak ere.  Elizen arteko biblia   Lb 19,27

Bizarra zuritzen hasia zitzaion, bekokia zimurtzen, begiak txikitzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 143. orr.

Ilea kirru, bizarraren urdinduak kokotsean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

Apal batean aurkitu zituen artaziez bizarraren kizkur luzeak ebaki zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Ate nagusietan hatzamarka hasi zen, bizarrean behera lerdea zeriola.  Elizen arteko biblia   1 Sm 21,14

Eskuineko eskuaz bizarretik heldu zion musu emateko.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,9

Bizarraren gauzen poltsan sartu zituen xaboia eta xukadera, eta hurrena konketa gaineko xaboiaren platera eta basoa eta azkazalak moztekoa eta Maxineren betile bihurritzekoa ere sartu zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.

Egonezinak hartua zegoela zirudien eta hazka egiten zuen bizarrean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 104. orr.

Ez niola barkatuko egin nuen zin neure bizarrerako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.

Inork ez du barre eginen nire bizarretik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 54. orr.

2 (pluralean)

Azala, distiratsua eta gorrizta, txerrikume erre baten azala bezala, eta emakume bizardun baten itxura ematen zioten bizar batzuk kokotsean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

bizarrak zuritu zizkion izotzak eta isuritako odol mamituarekin joan zitzaion bizia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Hortzak elurra bezain zuriak eta belarrondoko bizarrak ikatza bezain beltzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Baziren han uzbekak, txano handiak buruan, arkume beltzaren larruz eginak, bizarrak gorri, begiak gris.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Piparen ontzi beteegiari sekulako kea zerion bizarren artetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.

Eskuei eragiten zieten, bizarrei tira egiten zieten, eta aldi berean hitz egiten zuten denek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Zaldun gazte bat zen, bizar motz baten jabea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.

Bere bizar beltz lodi eta belarri-babes zuriarekin, Bibliako profeta edo norbait arraro zirudien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.

Tipo ilehori garai bat da, sorbalda zabal eta bizar bakanekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.

Zaldi zuri baten gainean zihoan hura, bizar zuria airean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

Ate txiki bat ireki zen, burua granoz beteta zeukan mutil bat atera zen, bertara egin zuen bizar txurikoak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 52. orr.

Hiru-lau eguneko bizar latz hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 17. orr.

Bizar txikiko errabino zahar bat, Alemaniatik iheslari etorria.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

Bizar griseko gizon gris bat nuen aldamenean niri begira goxoki.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Sofi izan zen, bizar luze eta zuriko agurea, zaldia ikusi zuen lehenbizikoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.

Bizar eta ile luzeak, marko beltzezko antiparra galantak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

Garai hartan, bizar eder eta ondo moztua zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.

Bonet txiki biribil bat zuen buru gainean, bizar zuri luzea bisaian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.

Aguretxo txiki, argal bat zen, oso garbia, oso txukuna, bizar gris ongi ebakia erabiltzen zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Bizar sarria zuelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.

Irribarre nazkantea bizar koipeztuaren gainean, kubata basoa eskuan eta nire bularretara so.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 208. orr.

Zerorrek ikusi -esan zion behin Egor Timofeievitxi, eskuaz bizar txima-jarioa laztantzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 193. orr.

Medikuak orratzak atera zizkion gizonari, eta hura luzatu egin zen, sabeleko eta besazpietako bizarrak agerian utzita.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 65. orr.

Saizarbitoriaren posea imitatzen ikusten zaitut, El País-eko argazki batean, astebeteko bizarra eta gaupasa aurpegiarekin, Batzuek aurpegian urre-koloreko bizar kizkur sarria dute.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.

Izoztutako bizarretik tira egin dio.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 57. orr.

Haren bizar meheak gaztetuagatik ere, Agerrek bere adinxea eman zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 151. orr.

Haren hizketa, serioa, noizbehinka jaulkitzen zen gaztaina-koloreko bizar handiaren artetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.

Kontakizuneko protagonista, bi eguneko bizarra daraman gizasemea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Ahmeten bizarra luzea eta kizkurra zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 40. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin pluralean)

Zilar-koloreko ilea eta bizar luzeak zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 78. orr.

Bilo eta bizar luzeak zeuzkaten.Haren bizar meheak gaztetuagatik ere, Agerrek bere adinxea eman zion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Hilabete anitzetako bizar eta ile egin gabeak basurde baten eitea ematen zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Ule eta bizar zuriok, aurpegi ajatu hau, izan dodan bizimodu gogorraren ondorio dira.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 52. orr.

Ile-adats luzeak eta bizar nahasi txukundu gabeak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 47. orr.

Triskilatu egiten zizkioten bere belarrondoko bizar ile-sarri eta ondo zainduak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.

Adats zuriak, bibote gomaztatuak, bizar punta-zorrotzak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Kalpar luze eta bizar sarri lohien atzean ostentzen zen gizona, bere argalean ere, ez zen batere zatarra.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 128. orr.

Hortzak elurra bezain zuriak eta belarrondoko bizarrak ikatza bezain beltzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizar-makina elektrikoa hartu nuen karteratik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Nik erantzun nion gutariko inork ez zuela bizar-aitzurrik, ez eta -okerrago baitzen- musuzapirik ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.

Bizar-egite haren ondotik, Hausterren arreta azazkaletik ispilura aldatu zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.

Ordu laurden inguru eman zuen Lauaxetak ostatuko komunean, garbiketa eta bizar-mozketa lanetan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 105. orr.

Bestetan baino arreta handiagoz hasi nintzen bizar mozketan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

Carlos eta Margarita errege-erreginen ondoan, begirale artatsu, eta besteak beste, Dorregarai jeneral beteranoa ezagutu nuen, bere bizar-itxura berezian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 232. orr.

Aurpegia aitatxi gozo batena du, bi bizar-hegal xuriez matelak loreztaturik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 88. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gero eta gehiago zara komunikazioaren preso errepublikarra, gero eta gehiago informazioaren irlako robinson bizar sarria.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 100. orr.

Haren aurpegi bizar-kendua aurrerantz luzatua zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Berrogei urte inguruko gizona zen, bizar-moztua eta longainez jantzia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.

Haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

· Gizonezko garai bat ikusi zuen lehendabizi, bizar eta ile luzea, bakarrik zebilena, buru-makur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan, bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Altua zen, gizena, matrail-bizar beltz-urdindu luzekoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

Alabaina, behin diziplina batera sartuz gero, eta jerarkian behetik gora hasi, utzi litezke kalpar-bizarrak luze.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.

8 (elkarketa kopulatiboetan)

Zilarrezko eskutokiak ile-bizarretako gai beraz egina zirudien.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 152. orr.

Konketak, berriz, bizar-ilez eta odol-tantaz apaindurik iraun zuen. Haren ile-bizar luze beltzek, gerrikoaren gainetik amiltzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 47. orr.

Adinduenak, aitatxiren gisara urdindurik zituen bilo-bizar luzeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 197. orr.

9 irud/hed

Basurtoko Basurdearen bizarrak berriro ikusteko gogoak gainez egiten zion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.

Judu ñimiño iharra zen, lasto koloreko ahuntz-bizarra zuena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

Errekako harrien azpiko bizarrek egin ohi duten modura egin zuen ipurmatelen erretenera gerrialdean sortzen zitzaion barbanak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Porru-bizarrak eta baratzuri-azalak. Zigarretatik eskapatzen ziren bizar hariak behatz zaintsuaz ebaki zituen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 66. orr.

Deskubrimenduak asaldatutako xinaurriak bezalakoak ziren, ber bidetik galburu-bizarrak eta ogitarteko papurrak behin eta berriz garraiatzen ibili eta gero.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

Euri-tantek, bizirik jarraitu nahian, pinu-bizarrei eusten zieten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 90. orr.

**Bizarra erakutsi zizun sakelatik osorik atera barik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.

Bizarra kendu zuen, sakelan gorde.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 46. orr.

10 baleak goi masailean dituen xafla adarkizkoetako bakoitza.

Haiek, behintzat, ez zaudek soilik bale-bizarrez eginda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

Kortsearen balea bizarrak markatzen zitzaizkion gerruntzearen ehun tinkatuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

11 aho bizarrik gabe itzulingururik gabe.

Herriaren alde mihia aho-bizarrik gabe dantzatzera ausartu ziren haien omenez.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 184. orr.

Aldaketaren jarrera hori ezohikoa da gurean, egilearen arabera: «Euskal literaturan idazle gehienak progresistak, aurrerakoiak eta iraultzaileak dira, baina gero literatura egiteko moduan oso konformistak eta kontserbadoreak dira», azaldu zuen aho bizarrik gabe.  Berria - Kultura   2004-11-30

Edorta Jimenez idazleak aho bizarrik gabe egin du edizio elektronikoaren aldeko aldarria: [...].  Berria - Harian   2005-11-18

El Mundo aho bizarrik gabe aritu zen: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 80. orr.

12 bizar-beltz (orobat bizarbeltz) izond

Bestea, taxu makurrekoa, bizar-beltza eta betaurrekoduna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.

Hauek? esan zuen bizarbeltzak; konpradoreak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 16. orr.

Pello bizarbeltza keinu eta espantuka ari zitzaien.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.

13 bizar-berri (ETCn 2 agerraldi; corpusean bizarberri soilik) izond

Bizarberri samarra da hau, niri adarra horren erraz jotzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 130. orr.

14 bizar gabe ik bizargabe.
15 bizar-gorri (ETCn 12 agerraldi; ETCn 296 agerraldi; orobat bizargorri corpusean 20 agerraldi; ETCn 117 agerraldi) izond

Gizon bizar-gorriak emakume soineko-zuria hartu zuen, eskuin eskua emakumearen gerrian jarririk eta ezker eskuaz emakumearen eskuinari oratuz, eta jira eta buelta egin zuten dantzariek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

Gizatzar ile-gorri bat zen, bizar-gorria, oso handia, halako Herkules baketsu, eratsu bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 186. orr.

Baziren uzbekak, garaiera txikikoak, bizar-gorriak, Mikel Strogoffen atzetik oldartu zirenen antzekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Aleman handi bat zen, bizar-gorria, bazkaldu eta afaldu bere gelan egiten zuena, eta inorekin hitz egiten ez zuena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.

16 bizar-gris (corpusean bizargris soilik) izond

Beraz, zeu zara bozeramailea, agure bizargrisa?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 205. orr.

17 bizar-guri (ETCn 3 agerraldi; corpusean bizarguri soilik) izond

Gaur sable-ukaldi latzak emango dira; gehiegi zuretzat, bizarguri hori! -esan zidan norbaitek.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 94. orr.

Borges, hil genuenean, garrantzi oso txikiko terroristatxo bizarguri bat baizik ez zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 122. orr.

Dozena bat urtetik gora zu ikusi gabe igaro eta gero, bisitan baleude bezala iritsi dira, xalo-xalo, Amerikatik itzuli gineneko gazte bizarguri haien tankeran.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 317. orr.

18 bizar-handi izond

Gizon arras bizar-handi bat ageri zen brankan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Ez zuen eragozpenik jarri kristau mediku zahar bat, bizar-handios eta gogoiluna, senartzat hartzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Sail oso bat dago dokumentuei eskainia: lehen mundu gerrako «poilus» bizar-handiak, Indotxina, Aljeria.  Berria - Kultura   2004-07-11

19 Bizar-Handi iz ipar Bizar Zuri.

Bainan Sarkozy-k ezagutzen baitu Olentzero? Ezagunago duke Bizar-Handi edo "Papa Noel" delakoa.  Herria   2003-12-04

Bizar-handi alde bat ibilki jo harat eta jo hunat, Olentzero ere laster jinen.  Herria   2002-12-12

20 bizar-labana (ETCn 90 agerraldi; orobat bizarlabana g.er.)

Gosariarekin batera aizturrak, xaboia, ispilu txiki bat eta bizar-labana utzi dizkidate zoruan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

Eskuineko oina komun-ontziaren ertzean kokatuta, zangoko ileak kentzen pilaz zebilen Schick bizar-laban batekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Begia bizar-labana batez ebakitzea ez baita, askok uste duten bezala, surrealista, amesgaizto oso errealista baizik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.

Xaboi-ontziaren atzean, sei edo zazpi oholtxo, batetik besterako hutsarte meharretan bizar-labanak sartzeko jarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Eskolako ikasketak burutu zituenean, itxura ederreko gaztea zen, eta haren kokotsak bizar-labanaren premia zuen ordurako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

20a bizar-luze (corpusean bizarluze soilik) izond

Kaskasoil baina bizarluzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 21. orr.

1922an Bassa aldetik 18 British Leyland kamioiak zebiltzalarik kooperatiba sozialistak erretzen zituzten eskuadrekin, Maguggia "Maguggia zaharra" zen jada, garaia, iltzea bezain argala eta bizarluzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.

21 bizar paper paper sendoa eta ertzak berdindu gabeak dituena.

Xabiren eskutitz bat zen, lumaz idatzia, bizar-paperean, Zalduondon datatua duela ehun eta hogei urte  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 44. orr.

22 bizar-peitu (orobat bizarpeitu) izond

Batean Antoniori eta bertzean neuri, bioi ere mesprezuz so egiten zigula, zeren eta ni ere gizon ezpatarik gabea bainintzen, bizar-peitua izaiteaz gain, erran zigun-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 533. orr.

Mutil bizarpeituak, eme boza eta adats leuna dutenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 318. orr.

Ez nintzen bizarpeitua, baina ezta bizarra harro hazitakoa ere. bi zerbitzari gazte bizarpeitu, bi zerbitzari garai eta indartsu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Bikearen kolorekoa eta bikea bezain itsaskorra du ilea, bizarpeitua da, arrano baten mokoa dirudi haren sudurrak, erbi batena bezalako ebakidura du goiko ezpainean, sufre-hatsa botatzen du ahotik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

23 bizarra egin (ETCn 566 agerraldi)

Lan bila hasi baino lehen, bizarra egin, ilea moztu, jantzia eskuilatu eta kendu baldar-itxura hori.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Ilea moztu eta bizarra egin duzu, eta horrela inork ez zaituela ezagutuko pentsatu duzu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 126. orr.

Lauaxetak erreka ertzean egin zuen bizarra. Zangoak larrutu zituen bizarra egiteko labanarekin.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 81. orr.

Neure gaiztotik atera nahi nau Martin Hurson delako honek, baina urte mordoa daramat nik lepotik kokotsera bizarra egiten hain erraz nahasia izateko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 57. orr.

Bainu bat hartu zuen bizarra egin ondoren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

Bizarra egindakoan, bizkor eta agudo jantzi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

Bizarra egiteko brotxa.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.

Bizarra egiteko makina.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 60. orr.

Bizarra egiteko bi labana atera nituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.

Bizarra egitekorik behar duzu?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.

· Txintxo-txintxo, bizarra ondo eginda eta frakez jantzirik agertuko ginela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 415. orr.

Bizarra ondo egina eta ileak zuzentasun miragarriz orraztuak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 64. orr.

Bizar gaizki eginak Michelangeloren apostolu errebelatu baten tankera ematen dio agureari.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 52. orr.

Zarpail samarrak gehienak, arropa hitsak eta bizar egingabeak, ilea muskilduta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

Bizarra txukun-txukun egin eta gora igo ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 197. orr.

24 bizarra kendu (ETCn 171 agerraldi)

Dutxatzen, bizarra kentzen, jazten, lagundu nion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 113. orr.

Bizar-makina elektrikoa hartu nuen karteratik, bizarra kentzearren ez ezik baita ordu-laurden batez bakarrik egotearren ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Bizarra kentzeko makina behar nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Bizarra kentzeko labana.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Pisukideen txanpua, bizarra kentzeko bitsa eta aitzurrak, koloniak, haginetako pasta.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 108. orr.

Ken ezazu bizar hori, eta zoaz patiora gainerako guztiekin!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

Nik baino hobeto daki bizarra ez kentzea ez dela kapritxo bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 48. orr.

Buruko ilea zein bizarra kentzera behartzea.  Berria - Mundua   2004-06-24

Iragarki batean pintatutako aurpegiari begira geratu zen: bizarra kendu berria zirudien, dotorea zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Bizarra kendu gabe neukan, ez bainuen bizarra egiteko labanarik bat ere, eta orduan haiek eman zidaten bizarra kentzekoa, beren aitarena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Hauek ondotxo dakite Euskadi libro ikusi arte ez dudala bizarra kenduko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

25 bizarra moztu (ETCn 72 agerraldi)

Bizarra moztu, arropak aldatu eta faraoiagana eraman zuten.  Elizen arteko biblia   Has 41,14

Gero bizarra moztu, jantzi, eta lanera abiatu da.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 96. orr.

Bizarra ez da oina, bizarra moztuta ez duzu zeure burua mutilatuko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 48. orr.

Bizarra kendu eta arropa aldatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Bizarra mozteko xafla pakete bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 292. orr.

Berehalaxe hasi zen kontu handiz bizarra mozten nikelezko aitzur berriaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 30. orr.

Bizarra mozteko labana bezain zorrotza zela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.

L'oreal kosmetikoak, Johnson's txanpua, Nivea eta Sanex kremak, Gillette bizarra mozteko aparra.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Bizarra moztuta eta ileko marra eginda atera zen kalera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.

Hiru indioilar bikain, urdinez pikardatuak bizarra moztu berriko kokots baten irudira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Apaletan, txukun jarririk, apainkariak, bizarra moztekoak beren kutxatiletan, mouselak tapakia jarria, xaboia aparrik gabe.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

· Ileak apainarazi eta bizarra motzarazi ondoan, Durruty notarioaren lantegira hurbildu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

26 bizarra utzi

"Ez dakit zeren bila zabiltzan!" esan dit, haserre, kosta ahala kosta bizarra utziko dudala etsi dutenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 43. orr.

Berrogei urte inguruko gizon lodikotea zen, pare bat eguneko bizarra utzita zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.

Bizarra utzia zuen eta ile luzea zeraman, zikina eta koipetsua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

Gero, hornizio gehiago ukaiteko, bizarra uzten hasi ginen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.

Gainera, azken aldian, ile luzea eta bizarra utzita daukazu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 159. orr.

· Hein bat gizendua, bizarra utzia pusatzerat eta ileak luzatzerat, arrunt beste itxura bat omen zuen.  Herria   2003-07-10

27 bizar-urdin (orobat bizarrurdin) izond

Haren istorioa frankotan aditua nion parean nuen gizon bizar-urdinari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Handik gutxira gizontxo bizarrurdin bat sartu zen, ezpainetan lantzean behin kea egiteko fariasa zuela. Zahar bizar-urdin bat dute herritarrek ordezkari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 153. orr.

60 urte inguru eta gehiago ditu ene oroitzapenetako zentauro bizar-urdinak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

Agure bat zen, dena hezur, azal eta bizar urdin.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 166. orr.

· Elezaharretako mito batekin ere, Bizar-Urdin-ekin, alderatuko dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

28 bizar-txuri (orobat bizartxuri eta bizar xuri) izond

Lapurretan aritutako gizon adineko bizargorri bat aurkitu zuen, Nafarra ezizenez ezagunagoa, eta saltzailearekin, judu bizar txuri bat, berehala ados jarri ondoren, [...].  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 174. orr.

Bertan haraxeago, berari zorrotz begira kapelaño batez jantzitako tipo bizartxuri bat zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.

Michel Serrault bizar xuria da Gaston Dominici nagusi ikaragarria.  Herria   2003-10-23

29 bizar xafla (ETCn 107 agerraldi; orobat bizarxafla g.er.)

Bizarrik egin gabe desgogara sentitzen nintzen eta bainu-gela osoa arakatu nuen goitik behera bizar-xafla baten bila.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

Morse andreak luzaroan begiratu zien bere eskumutur meheetako zain urdin-urdinei... bizar-xafla batez egin ebakia, eta kito betiko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

Metalezko bizar-xaflen artetik balebil bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

Armak berak dauzka finean, bere esku daude guraize zein bizar-xafla.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.

30 Bizar-Xuri (orobat bizarxuri) ik beherago 33.
31 bizar-zikin izond

Lepoan zaku bat zeraman gizon bizar-zikin batek esan zion: [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Bizar-zikin sentitzen nintzen, oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 203. orr.

Bizar Zikin izena eman nion.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 23. orr.

Ezin izaten dut jasan bizar-zikin egoterik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

32 bizar-zuri (orobat bizarzuri) izond

Ispiluan gizon arrunt bat ikusi zuen, aurpegi maiztukoa eta bizar-zuria, ez gizena eta ez argala, bera baino zaharragoa itxuraz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Gazte lerden eta osasuneko batekin topo egin beharrean, agure bizar-zuri eta kirrua, Bibliako errege baten gisa jantzita zegoena, aurkitu baitzuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Gizon zaharra zen sasoi hartan, bizar-zuria.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Salonika hirian judu txiki bizar-zuri batek esandakoaz gogoratu zen da Rua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

Trifaldin bizar-zuri deitzen naute.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.

· Beti pozik eta alai, Bizar Zuri bezain; hartzik gabe, baina.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.

33 Bizar-Zuri (orobat Bizar-Xuri eta bizarxuri) iz ipar ik gorago 19.

Bizar-Zuri edo "Papa Noel" frango harat eta hunat alde bat ibilki, haur ttipiak lilluratuz, Olentzero zaharra ere hasia delarik mendi zoko zonbaitetan bere oparien prestatzen.  Herria   2003-12-11

Batek bazuen Olentzero-ren itxura eta beste batek Bizar-Zuri-rena.  Herria   2003-12-25

Goxoan pasaturik Eguberriak familian, haurrak ilusionez beterik Bizar Zuriren opariak gogoan, Ibilaldiak zaldi karrosaz karriketan, jokoak haurrentzat, Bizar Xuri eta Olentzeroren ibilaldiak.  Herria   2003-01-09

Karia hortara, horietarik 8 lagun presondegiko pareta gainera igo ziren, banderolekin, bat Eguberriko Bizar Xuriz beztiturik.  Herria   2005-06-09

· izond Eguberriko astean Hazparneko karrikak alaituak ziren, Aita bizar xuria ere ibili da zaldi karrosean haurrekin itzuli batzuen egiten hauen jostagailu.  Herria   2005-12-29

34 hatz-bizar ik hazpizar.
35 kokots-bizar iz ik kokospeko 2.

Denbora guztian, indarrez atximurkatzen zuen bere kokots-bizar argi nahasia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Kokots-bizarra atximurkatzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

Kokots-bizar ederra zuen, urdintzen hacia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Giselak uste zuen komunista guztiek bibotea zutela, eta anarkistek, berriz, kokots-bizarra.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Aurpegia piramide-poliedroaren modukoa, azpikoz gora jarria, behealdean kokots-bizarrean bukatua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.

· Atzeko hormaren kontra zutik, Ryan dago, belarritakodun eta kokots-bizardun mutil-laguna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belarrondoko bizar (4); bere bizar (19)

bizar beltz (11); bizar beltza (6); bizar egin (4); bizar egiteko (5); bizar eta (13); bizar eta ile (5); bizar gorria (6); bizar gorriak (3); bizar griseko (4); bizar handi (5); bizar hori (4); bizar laban (3); bizar labana (14); bizar labanak (5); bizar luze (11); bizar luzea (5); bizar luzeak (5); bizar luzeko (3); bizar makina (4); bizar moztua (4); bizar urdin (7); bizar urdin bat (3); bizar xafla (4); bizar zikin (4); bizar zuri (20); bizar zuria (11); bizar zuriak (4); bizar zuriko (4)

eguneko bizar (4); egunetako bizar (3); eta bizar (61); eta bizar beltz (3); eta bizar luze (3); eta bizar zuria (3); ez bizar (3); gizon bizar (9); haren bizar (6); ile eta bizar (8); kokots bizar (5); koloreko bizar (4)

bere bizarra (7)

bizarra atximurkatzen (3); bizarra edo (3); bizarra egin (43); bizarra egin gabe (8); bizarra egin gabeko (4); bizarra egin ondoren (3); bizarra eginda (6); bizarra eginik (3); bizarra egitea (3); bizarra egiteko (23); bizarra egiteko makina (4); bizarra egiten (17); bizarra egiten ari (3); bizarra ere (10); bizarra eta (25); bizarra eta ilea (6); bizarra ez (5); bizarra gaizki (4); bizarra igurtziz (3); bizarra kendu (16); bizarra kendu gabe (4); bizarra kentzean (3); bizarra kentzeko (13); bizarra kentzen (5); bizarra kentzera (3); bizarra luzatzen (4); bizarra mozteko (18); bizarra mozteko labana (4); bizarra mozten (10); bizarra moztu (27); bizarra moztu eta (3); bizarra moztu gabe (4); bizarra moztuta (4); bizarra nahasia (3); bizarra ondo (6); bizarra ongi (5); bizarra txukun (3); bizarra utzi (4); bizarra zeukan (3); bizarra zuen (4)

edo bizarra (6); eguneko bizarra (9); egunero bizarra (4); eta bizarra (56); eta bizarra egin (3); eta bizarra ere (4); eta bizarra eta (3); eta bizarra moztu (5); ilea eta bizarra (6); kenduko bizarra (3); kokots bizarra (5); luzea eta bizarra (4); moztuko bizarra (3); nik bizarra (4)

belarrondoko bizarrak (4); bizarrak eta (8); eta bizarrak (6)

eguneko bizarrarekin (7)

bizarrean behera (6); eta bizarrean (3)

bizarretik heldu (3)

aho bizarrik (8); aho bizarrik gabe (8); bizarrik gabe (12); bizarrik gabeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus