Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bixika 1 iz pikorta.
Gure amona zenak esaten zuen, ospelak, harapirikak, bixikak, pikorrak eta holakoak sendatzeko, haur baten piza zela hoberena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.
Begitarte guztia mozorrotua bezala dute: azala erabat urratua, bixikaz eta arakaitzez betea, sudurra itsuski zulatua, zainak etenak eta hezurrak erreak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 88. orr.
2 bixika belar
Bada, han, nunbait, mendixka baten pean, bixika belarra deitzen dena; lore apal bat, arroxa-bizi, flokaka sortzen dena. Herria 2004-05-06