Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxera bidean motor gainean hitz egiterik ez dagoenez, taberna hurbilenean geldituko gaituk bixigarri bat hartu eta hitz egiteko. Aitor Arana «Onan», 2000 - 14. orr.
Demi-vierge, garçonnière eta automobilaren garaikoa naiz ni, gaurgero inork ez daki zer den hori, eta halako nostalgia bat ere sentitzen dut batzuetan, bikoteak elkartzeko motel horiek ez dute xarmarik, nire irudiko, ez dute bixigarririk, ezta giro erromantiko edo erotikoa sortzen ahalegintzen direnak ere. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.
Hori dena ganbarako burmuinak bixigarriren batekin argitu edo mozkortu gabe gainera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.
Pattar [...]: bixigarri mota bat honela osatua: parte bat trumoi-tximista, parte bat bihotz-zimiko, bi parte hilketa odoltsu, parte bat herio-infernu-eta-hilobi eta lau parte Satan argitsu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 220. orr.
Sahats botikatarako aproposa, aspirinari ere bere espiritua prestatzen dion izadi bixigarriaren ezpala. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.