Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bixaje iz adkor aurpegiera.
Hark dakien hori guzti-guztia da Don Julianen bixaje goitarrean irakurtzen duena: "zenbat irentsi, zenbat sinetsi, zenbat obeditu ote du Julian gizajoak!", egingo zuen segurutik bere artean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.
Aurpegi makaldu xurixka eta betazpi uheldua, dena hexur eta axal, aitona xaharren bixajeko mutikoak, eta haietako asko beren hankaxixtor luxanga ahulekin, hain gazte eta beren gorputz kakotua ezin tentetuz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.