Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutur bi horietako biztanle guztiek burua zerurantz eta oinak haien antipodenetara begira dauzkate, eta, halere, ez da inola ere posible ez eta irudikagarria ere, horietako inor erortzea, ez baitaude batzuk goian eta besteak behean, baina bitzuk goian edo behean daude besteekiko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 215. orr.
Eta inoiz esfera baten itzuliak beste baten itzuli geldiagoekin konparatzen dituzte, bitzuk kopuruz infinituak izanik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 226. orr.
Beraz, oihalek gainazaletik kolorea igortzen badute, beste gauzek ere irudi xumeak igorri behar dituzte, bitzuak gainazaletik jaurtiak baitira. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 237. orr.
Bitzuok mintzo beraz ziarduten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 142. orr.
Bigarren saila ez da enuntziatua bakarrik harreman biunibokoa ezarri daitekeelako lehen saileko bere osagai bakoitzarekiko. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 104. orr.
Hemen ere ezin ezarriko litzateke harreman biunibokorik enuntziatuen multzoaren eta ekintza ilokutorioen multzoaren artean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.
Ezin da ezarri finkatutako diziplinen eta eraketa diskurtsiboen artean harreman biunibokorik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 203. orr.