Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pistola sakelan sartu eta Deustun, Agirre Lehendakariaren Hiribidean dagoen Sanchez Joyeros bitxitegira joan zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.
Avenidan dagoen bitxitegi batean urrezko eraztun batzuk ikusi nituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 212. orr.
Goizeko hamarrak aldera tiroketa izan zen atzo Baionako Portu Berri karrikako Haritz bitxitegian. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Ez al zinateke bitxitegi batera joango, zure edertasunari dagokion harribitxi bat aukeratzera? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 237. orr.
Lapurrek bi pistola atera zituzten baina bitxitegiko nagusiak ere bertze arma bat atera zuen eta bost aldiz tiro egin zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Ezin duzue ezer liluragarriagorik imajinatu, salbu eta damen bustoak ikusi badituzue bitxitegietako erakusleihoetan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 281. orr.