Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Florentek ez zion behin ere hainbeste bitxi ikusi: belarritako luzeak zeramatzan, kate bat idunean, orratz bat paparrean, eraztun sortak ezker eskuko bi hatzetan eta eskuineko batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Sandaliak, lepokoak, eskumuturretakoak, eraztunak eta belarritakoak ere jantzi zituen: bere bitxi guztiak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.
Ez nuen bertan dirurik gordetzen, ezta bitxi edota arte objekturik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 63. orr.
Munduko bitxi guztiek ere ez liekete emango halako poza. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 25. orr.
Ez dira falta bereziki sozialisten artean, bitxi kausitzen dutenak eskuindar eta ezkertiarren arteko adixkidantza berri hori. Herria 2001-02-22
Dantzarako areto handia eta beste gela batzuk. ordezko hortzak erosten ditugu, urrea, platinoa, antzinako bitxiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.
Ze urre, ze bitxi eta ze bitxiondo! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.
Aspaldiko usadio zaharra baita andere eta zaldun ibiltarien artean, ezkutari, neskatxa edo nano mandatariei bitxi finen bat albiste-sari pozgarritzat ematea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 73. orr.
Uraren alabaren bati bitxiontziak erori eta haien ohiz kanpoko edukia lurrera hustu izan balitz bezala zen; sekulako apaingarriak zeuden han, idunekoak, eskumuturreko eskergak, paparreko orratz erraldoiak, bitxi basatiak; non eta noiz erabiliko zituen ezin inork asmatu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
Moztutako zatietatik ahalik eta bitxi ederrenak nola egin aztertzen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 75. orr.
Kardinalak eta gotzainak ditu inguruan, bitxi ederrez eta elurraren distira duten jantzi zuriz hornituak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.
Aspaldian bila zebilen bitxi arraroa atzemateko. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.
Besokoek, paparreko orratzek, bitxi garestiek dir-dir egiten zuten beren kutxatilen belus beltzaren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Lebita beltza erabiltzen zuen, txaleko zuria, eta hartatik zintzilik ordulariaren katea, bitxi zintzili. kariz betea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.
Nik emandako urre eta zilarrezko bitxi zoragarriak hartu eta gizon-irudiak egin zenituen, beraiekin prostituzioan jardutekoEz arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz. Elizen arteko biblia Ez 16,17
Bere bularralde soila, bitxi arraro baten gisa, eskaintzen zitzaidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.
Liburu batzuk utzi ditu eta kobrezko bere bitxi guztiak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 88. orr.
Lola botoitzarrekiko beroki beltz estua jantzita, bitxi-orratza paparrean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.
-Ireki gau-mahaiaren tiradera, eta atera bitxi-kutxa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 191. orr.
-Kontu egizu bada -esan zuen Don Kijotek-, gari-ale haiek, haren eskuek ukituta, bitxi-aleak zirena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.
Urrezko ilinti-bizi dira hirurak, erabat, bera eta bere neskameak, eta bitxi-mordoak, eta diamanteak, eta errubi-bitxiak, eta hamar aldiz gain harturiko oihalak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 126. orr.
Margolan eta bitxi kontuetan, Fortunato, bere herrikideak bezala, gezurti bat zen, baina zintzoa ardo zaharren auzian. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.
Baina ez zituzten aurkitzen bitxi-saltzaile lukur eta lapur bati lapurtutako bitxiak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 212. orr.
Hor bidaltzen dizut, ene kuttun horri, urre-hariz kordaturiko koral bitxi korda bat Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.
Babilonia, erresumarik ederrena, kaldearren bitxi eta harrobidea! Elizen arteko biblia Is 13,19
Liburu horretan bitxi asko dago. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 12. orr.
Bere burua hainbeste eta halako bitxi ederrez apaindua eta gizaki guztien gainetik ohorez eta aintzaz miragarriro jantzia ikusita ere, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.
Denda espezializatuen antzekoak (bitxi-denda, ardandegia, lentzeria, delicatessen, informatika, bonboitegia, arropa-denda moda-modakoa, etc.). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.
Hurrengo egunean hamaiketan, auzoko bitxi-denda batera sartu nintzen Rachelentzako ordezko idunekoa erostera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.
Bravo Murillo kaleko bitxi-denda bateko kristalak hautsi eta bertatik erloju eta eskuturreko batzuk hartzen ari zela, guarda bat azaldu eta, Agudok zeukan pistolarekin tiro eginda, hura hil egin baitzuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.
Bat-batean bitxidenda bateko erakusleihoaren aurrean gelditu behar izan nuen supituki. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 57. orr.
Duela lau egun Salvador parkearen parean dagoen bitxi-dendan lapurreta egin zuen berbera. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 123. orr.
Lapurreta asko egin zituzten, jende noblearen etxeetan eta bitxi-dendetan, behin baita eliza batean ere. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.
Boutique garestienetan eta bitxi-dendetan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.
bere bitxi guztiak (4); bitxi denda (8); bitxi denda bat (3); bitxi ederrez (3); bitxi kutxa (3); bitxi lore (5); bitxiak eta jantziak (3); harri bitxiak (7); koral bitxiak (3); urrezko bitxiak (7); urrezko bitxiz (3)