Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bitrail (orobat mitrail) 1 iz beiratea.
Jainkoaren etxeko bitrailetan zehar eki arrasa sartzen zen, jendeen begitarteak argituz eta ohikoan ziren bekatoros aieruak ezeztatuz. Berria - Kultura 2004-08-21
Elizaren barnean begiak alha zeuzkan, hemen ezko-argiak, han bitrail koloretsua, hantxe oraino orgina erraldoiaren metalezko hodiak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.
2 (auto batean)
Aparkaleku hitsean, goizeko bietan autoan sartu nintzenean, sudur ahotsez kantatzen zuen Dolly Partonen zintaren bizkarrarekin garbitu nuen karroinez gogortu bitrailaren eremua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 207. orr.