Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan bizi izan nuela neure baitan bataren bitasuna, zeren ustez bat nintzena bitan banatua banengo bezala sentitu bainintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 468. orr.
Maitasuna, bestalde, bik batasun bat egiten duten aldetik sortzen da, ez bi diren aldetik, ez bitasunetik: maitasunik ezin da izan, oro har, bitasunean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.
Berriro sentitu nuen, zorion zaharrean zabuka, zure izatearen berezko bitasun hori, adimena eta espiritua alde sentsualarekin nahastetik sorturiko grina. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.
Oinarrizko bitasun eta hirutasun horietan sostengatzen da liburuaren pisua: oraina eta lehena, haurtzaroa-gaztaroa eta heldutasuna (beraz, dekadentzia), amodioa – gorrotoa. Berria - Kultura 2004-01-02
Bitasunaren aldekoa da Atxaga [...] atzo «A eta B taldeak» deitu zituen esparru ideologikoen akordioaren aldekoa. Berria - Harian 2005-08-25
Hizkuntza beraren bilakabideak elkarren kontrako izate horren agertoki arrunta da paradigma-sintagma bitasuna. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 53. orr.
Hau da, Harekin elkarturiko izakien existentziari, horrek Jainko-bitasuna edo aniztasuna lekarke eta. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.
PPk eta PSOEk nahi duten alderdi bitasuna apurtzea da gure asmo nagusia. Berria - Euskal Herria 2004-03-11