Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumearen senarraren bitartekaritzaz, etxe hartan bertan hartu dute neskame. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 209. orr.
Beste lehengaia, berriz, zinkaren kidea, hots, azido sulfurikoa, Caselliren bitartekaritzarik gabe lor zitekeen: ugari zegoen, esku-eskura, bazter guztietan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.
Laguntza psikologikoa, juridikoa, bitartekaritza, eta autolaguntza taldea. Berria - Euskal Herria 2006-03-05
Egoerak gainbegiratu, armak ikuskatu, bitartekaritza egin eta bakea ezartzeko bideak bilatu. Berria - Mundua 2004-12-05
Norvegiako Gobernuaren bitartekaritzak lortu zuen 2002ko otsailean tamil gerrillariek eta Gobernuak su-etena sinatzea. Berria - Mundua 2004-07-27
Irtenbide baketsurako edozein bitartekaritza onartuko dugu. Berria - Mundua 2004-08-17
Falujaren aurkako eraso gogor bat galaraztea zen helburua, baina bitartekaritzak huts egin zuen azkenean. Berria - Mundua 2004-11-10
Atzo bozketa egin zuten eta bitartekaritzaren aurka egin zuen gehiengoak, CCOO, LAB eta CGT sindikatuek. Berria - Ekonomia 2006-04-08
Gurutze Gorriaren eta zenbait diplomatikoren bitartekaritzarekin behin eta berriz presoak trukatzeko ahaleginak eta hitzarmenak egiten dira. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 25. orr.
Bi aldeko su-etenak iraun zuen bitartean, Espainiako Gobernuko ordezkaritzak (Rafael Vera eta Juan Manuel Egiagarai) eta ETAren solaskidetzak (Eugenio Etxebeste, Belen Gonzalez eta Iñaki Arakama) elkarrizketa politiko ofizialak egin zituzten bost bileratan, Aljeriako Gobernuko bitartekaritzarekin. Berria - Harian 2006-03-23
Sarriago, agian, erromatar zuzenbidea juduen bitartekaritzaz iritsi zen Islamera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.
Goierriko elizetan diru-eske bereziak egin ziren meatzarien alde, Itsasondoko parrokoaren bitartekaritzaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.
Euromerkatuek garapen-bideko herrialdeentzat zuten erakargarritasuna are handiagoa zen, haiei esker Munduko Bankuaren bitartekaritza saihets baitzitekeen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.
Bulegoak jorratzen duen arkitektura ikusmolde horri «bitartekaritza sortzailea» deitzen diote. gatazkaren konponbiderako proposamen integrala eta bitartekaritza nazionala dira antolakunde politiko, sindikal eta sozial guztien artean, serioski eta inor baztertu gabe, artikulatu eta garatu beharreko eztabaidaren erreferentziak. Berria - Kultura 2004-05-23
Bankuek alde batera utzi zuten, neurri batean, bitartekaritza klasikoa (epe laburreko gordailuak epe luzeko kreditu bihurtzea). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Nazioarteko bitartekaritza: Nazioarteko erakunderen baten bermea, estatuarekin sor litezkeen gatazketan bitartekari aritzeko. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Asko hitz egin da egunotan balizko bitartekaritzei buruz. Berria - Euskal Herria 2006-04-16
Estatuekiko bitartekaritza . Berria - Euskal Herria 2004-05-12
Ordu batzuk lehenago, eta ostiraletik AEBek abiatutako erasoaren aurrean egoerari aterabidea bilatzeko, Al Sadrek Vatikanoaren bitartekaritza eskaintza onartu zuen. Berria - Mundua 2004-08-18
Langileek gaur erantzunen dute Gobernuaren bitartekaritza epaia onartzen duten ala ez. Berria - Ekonomia 2004-04-27
Norvegiak bake prozesuetan egiten duen bitartekaritza ekarpen handia da bakerako eta segurtasunerako. Berria - Mundua 2006-01-07
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak atzo nabarmendu zuenez, hirukoiztu egin dira bitartekaritza zerbitzuek lagundutako seme-alaba nerabeen eta gurasoen arteko gatazkak. Berria - Mundua 2006-05-09
Bizikidetza eta bitartekaritza programek arazoak prebenitzen dituztela eta gaiztotu aurretik konpontzen dituztela nabarmendu du. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Urte horretan 287 espediente ireki eta 249 bitartekaritza prozesu bukatu ziren. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailaren bitartekaritza saioak alde batera utzita, erakunde publikoen inplikazioa eskasa izan da. Berria - Harian 2005-11-15
Dena dela, onartu zuen bitartekaritza marjina uste baino apalagoa dela, «lehia nabarmen areagotu eta interes tasak bere hartan direlako, iragarri ez bezala». Berria - Ekonomia 2004-10-30
Bertan, kolektiboa «askotarikoa eta batua» dela azaldu eta bitartekaritza taldea zutela iragarri zuten. Berria - Harian 2005-01-05
Intelektualen bitartekaritza rola garrantzitsua da, Mendebaldearen eta mundu musulman-arabiarraren artean. Berria - Mundua 2004-06-18
Munduko ekonomia kapitalista osatzen duten unitateen interes desberdinen artean bitartekaritza-lanak egiteko gai izango ziren mundu mailako erregulazio-erakundeak falta zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.
Argentinatik produktuak esportatzeko bitartekaritza lana egiten ari naiz, eta dagoeneko, haragiarekin egin dugu zerbait; espero dut zerbait sanoa izatea, batez ere, Argentinerengatik. Berria - Kirola 2004-08-31
Horrek auzitan jarri du bankuen usadiozko bitartekaritza-eginkizuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.
Oposizio hori ez datza banku-bitartekaritza eta finantza zuzenaren arteko usadiozko bereizketan bakarrik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
Familia Bitartekaritzarako Zerbitzuak, haustura egoeran dauden bikoteei laguntza emateaz gainera, aurrerantzean familiako kide guztien arteko harreman gatazkatsuetan ere eragiteko asmoa du. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
arteko bitartekaritza (3); bitartekaritza bat (4); bitartekaritza egin (3); bitartekaritza egiteko (3); bitartekaritza epaia (3); bitartekaritza eskatu (6); bitartekaritza eta (9); bitartekaritza lana (15); bitartekaritza lana egin (5); bitartekaritza lana egiten (4); bitartekaritza lanak (6); bitartekaritza lanetan (4); bitartekaritza nazionala (3); bitartekaritza onartu (4); bitartekaritza onartuko (3); bitartekaritza zen (3); bitartekaritza zerbitzuek (3); bizikidetza eta bitartekaritza (3); eta bitartekaritza (8); familia bitartekaritza (3); gobernuaren bitartekaritza (4); jaurlaritzaren bitartekaritza (3); lan sailaren bitartekaritza (3); nazioarteko bitartekaritza (9); p bitartekaritza (3); sailaren bitartekaritza (3); zuen bitartekaritza (3)