Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bitalismoak, berriz, bizia azaltzeko fisikoa ez den beste osagarri bat behar dela dio; hots, halako barneindar edo energia bat, eta horretan datzala biziaren propietatea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.
Izadiaren mirari hori -zelula batetik, arrautza ernaldutik, animalia bat eratzea, alegia- bitalismoari geratzen zitzaion azken babeslekuetariko bat izan da luzaroan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.
Bitalismoak eragin handia izan zuen XX. mendeko lehen hamarkadak arte. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.
Hori da iraultza: razionalismoaren nagusitzea bitalismoaren gainetik. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.
Ortegaren bitalismoa bere filosofia guztiaren ardatz bilakatu da, ez politikoaren balorazioan bakarrik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 238. orr.
Bitalismo hitzak laburtzen du lan hau. Berria - Kultura 2006-05-04