Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arimaren indar bitala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 203. orr.
Zoritxarrez, Jon Maiak aipatu duen erara, ziklo bitala aurretik itzali zitzaion Josebari. Berria - Kultura 2004-12-22
Sharonen konstante bitalek odol presioa izan ezik egonkor irauten dutela jakinarazi zuen mediku buruak. Berria - Mundua 2006-01-10
Estilo bital berri bat, horra, bizitzarako prest. «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.
Hemen ordea bazirudik jendeak presa handia duela, bere periodo bitalean ikusi nahi duela helburua lortuta. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 79. orr.
Heriotzak sentikortasun eta berotasun bitalaz beste guztia lehenean uzten du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.
Zeren gorputz gabe arimaren izaerak ezin baitu bere kabuz mugida bitalik igorri, ez gorputzak dezake, arima kenduta, izan ez sentipenik erabil. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 197. orr.
Arrisku bital gogorrak bere gain hartuko balitu bezala; apustu handiak egingo balitu bezala, sarerik gabeko jauzi mortalak. «Kuskue tanden», 2004 - 186. orr.
Alferrik saiatzen dira batzuk esaten gogoaren sentikortasuna ez dagoela zati jakin batean lekutua, baizik gorputzaren nolabaiteko jarrera bitala dela, Grekoek harmonia deritzotena. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 171. orr.
Azkenean, nik porlan-zaku batzuk garraiatu, besterik ez nuen egin; beste batzuen konpromisoa askozaz bitalagoa zen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.
Anti-Borges deitu izan zaio Rodolfo Walshi Argentinan, beste idazle harekiko antagonismo politiko nahiz bitala azpimarratzearren. Berria - Kultura 2004-03-17
Lider moduko bat, Pepelu Retolaza, eskolapioetako apaizgai bilbotar bat, oso tipo bitala, nik gutxi ezagutu nuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.