Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bisuteria iz fantasiazko, imitaziozko bitxia.
Berrogeita hamar urte inguru zituen niri klaseak eman zizkidanean, eta gazte itxurako estetika hippy batez janzten jarraitzen zuen: soineko zingaroak, fantasiazko bisuteria, espartinak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.
Bisuteria baino ez da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 235. orr.
Bisuteriazko diadema bat baino ez da, behin dantzaldi baterako erosi zuena. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 61. orr.