Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, bisualizatu, ikusarazi egin behar ditugu irratilariak jendeak ezagun ditzan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.
Koloreak ipuina bisualizatzen eta imajinatzen laguntzen digu. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 112. orr.
Kopuruaren neurria bisualizatzen lagunduko dion irudiren bat. Pako Aristi «Note book», 2005 - 12. orr.
Dantzaren bitartez bisualiza daiteke abiadura eta norabidea. Berria - Kultura 2004-05-23
Eusteko pasabidean, hainbat ikuspegi eta distantziatatik bisualizatzen dut animalia, zoom bidez hurbildu edo aldentzen dut, are helikopteroko ikuspegitik, edo neu bihurtzen naiz animalia, eta pasabidean sartzean hark sentituko lukeena sentitzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.