Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakuste bat objektu baten aurkezpen bisuala da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.
Bestelako jarraipen neurriak ere mantenduko lirateke: kontrol bisualak, analitikak, lantokira bisitak eta abar. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Irudi bisual batzuk bazituen, emakumeen arteko iskanbila batez ere [...] baina oro har bortxatuegia zen, paralelismoa muturrera eramana. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 171. orr.
Kultura bisuala pintura da, baina baita ordenagailua, zinema, komikia eta publizitatea ere. Berria - Harian 2006-01-18
Honela sortu zen Mendebaldeko margolarien eskola apokaliptiko bat, benetan abiapuntu berria izan zuena, argi eta garbi pintura erabiliz esperientzia espiritualak adierazteko inpresio bisualen ordez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.
Brossari dagokionez, «poesia bisualaren eremuan sekulako abangoardia lana» egin zuela deritzo Lasuenek. Berria - Kultura 2004-11-09
Latindar aparailuko Indiar ozeanoko "karabela", haren aitzindaria Egiptoko itsas espedizio baten erregistro bisualetan agertzen delarik marraztua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.
Gaur egun bizi dugun garai bisualean soinu-artea edo arte sonoroa etorkizunez beterik dago. Berria - Kultura 2006-03-02
Bertso honen dohainik behinena, bere izaera "bisual"ean datza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 120. orr.
Bide horretan, alor bisualetik akustikorako aldaketa modu naturalean gertatu zen. Berria - Kultura 2006-03-02
Ezagutza bisuala (edo piktorikoa) zientzia-ezagutza ikertzeko eredutzat hartzen da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Ikuskizunaren ekintza Mikel Esparaza margolariak sortutako euskarri bisualaren gainean gertatzen da. Berria - Kultura 2006-03-10
Oianko Txoperena arduratuko da muntaia bisuala osatzeaz. Berria - Kultura 2004-01-13
Euriak paisaiaren ikuskera lausotzen du, eta gauarekin batera errekurtso bisual bat izateaz gain, sonoroa ere bihurtzen da. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.
Jasotzen dugun informazioaren %75 begietatik jasotzen omen dugu, eta beraz, gure ideologia bisuala da. Berria - Kultura 2006-02-05
Errealitatearen alde estetikoa, ia-ia plastiko eta bisuala azaleratzen baititu. Berria - Kultura 2006-04-02
Gaurko zinemagileak askotan analfabeto bisualak dira eta. Berria - Kultura 2006-02-05
Zinematrografiako eta Arte Bisualetako Institutuak aho batez erabaki du Agirresaroberi 30.050 euroko saria ematea bere «maisutasun artistikoagatik» eta «bere azken lan profesionalen kalitateagatik». Berria - Kultura 2004-09-09