Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fakultatean bi gorpu erabiltzen genitinan laboratorioko praktikak egiteko, eta urtez urte bi gorpu berberak zitunan, mila promozio ezberdinek bisturia sartu zietenak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.
Izan ere, inoiz zirujau egiten bahaiz, nola edukiko duk, bada, esku batean zigarroa eta bestean bisturia...? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 107. orr.
Gizon txikiak bisturia eskuetan hartzen du, eta lanparapean jartzen du, eta distira egiten du bisturiaren aho zorrotzak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.
Baldin argizko zirrikitu horretan, bisturia den belar fin eguzkitsu horretan sartu ahal izango banu. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.
Aise biziko nintzateke keinu horren barruan, argi zerrenda bat badu, bisturi batek lanpara baten azpian egiten duenaren antzekoa. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 44. orr.
Herri baten garai korapilotsu baten isla eta hari buruzko gogoeta baliozkoa, satira politikoaren bisturi zorrotzaz Italiako historiaren zatirik mingarrienetako bat urratzen duena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 10. orr.
Bere luma esperientzia biografikoaren infernuan busti, eta giza hondamendiaren zaurian gaitza bilatzeko bisturi moduan ulertu zuen literatura. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 9. orr.
Hitzei behin eta berriro bueltak eman, zuzendu, kendu... bisturi lana, finean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 80. orr.