Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begiak ñarrotu nituen, gehiago bistatu nahirik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.
Alde guztietara begira-begira zegoelarik ea gazteluren bat bistatzen ote zuen [...] benta bat ikusi zuen berak zeraman bidetik urruti gabe. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.
Aspaldiko urteetan ikusten ez nituen aurpegiak bistatu nituen jende artean, batzuk zimurrekin eta ile zuriekin: hantxe zegoen OIC ko idiskoa, orain Eusko Jaurlaritzako goi-kargua. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.
Gero neure burua bistatu nuen haren begi nini urtsu eta erorietan, eszena bezain irreala eta deformatua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 109. orr.
Inork ez omen zian ahazten haren bisajerik, nahiz behin bakarrik eta urrutira bistatu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.
Urtetik urtera gero eta gutiago baitira bazterretan bistatzen diren azal zuridunak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.
Handik hiri eder bat bistatu zuen, uso baten zuritasun eta dirdai berekoa. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.
Zaitak, Bi hilobiak bistaturik, galdegin zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 290. orr.
Kaira heldu zelarik, itsasontzia bera gabe partitzen bistatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.
Sei puntutik gorakoetan bistatzen delako nagusiki estrategia finkoen premia, eta estrategien pean lan egiten ohituak daudenak nekez egokitzen direlako estrategiaren laguntzarik gabeko lanera. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 90. orr.
Zizareengan jakinekoa zena bistatzea beste merezimendurik ez neukan nik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 29. orr.
Beti izaten zen halatsu bazterren batetik indarkeria ekintzaren batek muturra bistatzen zuenean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 178. orr.
Abiadura Handiko Egunetako kontuak ziren, ustekabean muturra bistatzen zutenak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.
bat bistatu (9); bat bistatu zuen (4); bistatu nituen (3); bistatu nuen (7); bistatu zituen (6); bistatu zuen (17); bistatu zuten (4)