Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Albornoza ireki eta bere gorputz argal eta biluzia bistaratu zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.
Porto, Ginea edo Lekeitio bistara zitezkeen. Berria - Kultura 2004-04-24
Aurreko hitzorduetatik ezaguna zuen pertsona bistaratu zitzaion hondoko erditzaletik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 144. orr.
Bosgarren solairuko leihate aurrean paratu ohi zen, metroko aho gardenetik edo plaza erdiko espaloitik etengabe pasatzen ari zen jendeari begira, eta ezagunen bat bistaratzen zitzaionean pauso bat ematen zuen atzera, lotsaturik bezala, ikusiko ote zuten beldur. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 173. orr.
Batzuetan forma bera da azpimarratzen, nabarmenarazten, inoiz itxuratzen [...]; beste batzuetan materialaren tratamendua da behin eta berriro nabarmentzen, bistaratzen dena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.
Merkatu-ekonomiaren funtzionamenduan eragin hutsala duten neurriak, aurrerago, zenbait mito zahar eta berri aztertzerakoan bistaratuko den bezala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.
Infragorria bistaratzen duen erresoluzio handiko kamera sistema bat erabiltzekoa zen zunda, irudiok lortzeko. Berria - Gaiak 2004-10-27
Kanpandorrea bistaratu zuen urrunera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 244. orr.
Urrundik bistaratu nuen, eta lasterka iritsi nintzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 12. orr.
Edo beste hau -albumaren hurrengo orria bistaratu zuen-, arma trafiko osoa kontrolatzen duena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 169. orr.
Galtza beltz estuak zeramatzan eta erradiografia batean bezala bizkarreko saihetsak bistaratzen zizkion elastikoa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.
Jertsea eta alkandora altxa zituen, sabel buelta eta saihets aldea ubelduak bistaratu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 102. orr.
Sukaldean tabakorik bistaratu ez, eta logelako praka zikinetan aurkitu zuen tximur arraio egindako Camel pakete bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.
Aurkariak zaindu, onenaren gurpilari itsatsi, haren erritmoari majo sufrituta eutsi, eta helmugako marra bistaratu orduko, errematea eman. Berria - Kirola 2004-04-22
Kontraesana bistaratu du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 106. orr.
Zapi batez garbitu zituen markesak botiletako bizkarrak, harik eta edariaren etiketak erdi bistaratu zituen arte. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.
Batzuk, heriotzaren munarri bistaratuek ikaraturik, euren gizon seinaleak burdinaz moztuta bizi ziren, eta beste batzuek, ez esku ez hanka, hala ere, bizi nahi zuten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.
bat bistaratu (5); bistaratu zen (4); bistaratu zion (3); bistaratu zitzaion (4); bistaratu zuen (7); bistaratuko dute (4)