Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudirik baldin bada, begiak ditugulako da hori: bistako gauza da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.
Inork aitortzen ez duen bistako egia batek harriturik nauka: Animuaren bizitza etenka gertatzen da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.
Bistako ondorioa zen hura, eta ezaguna, baina hala ere halako frustrazio-sentipen bat sortu zigun denoi barruan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.
Kalamua hartzeak «bistako abantailak» dituela. Berria - Euskal Herria 2004-12-15
Frogatua dugu, harriduraz hasieran, lehendik aurreikus zitekeen bistako ebidentzia gisa gero, gauzak gainbehera erortzen hasten direnean, lan falta izaten dela. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.
Sistema ekonomiko basati honetan txertaturik dauden esperientzia eta ekimen guzti-guztien bistako gabeziak azpimarratzen amaitzeko ikerketa bat ez da beharrezkoa paradisutik infernurako horrelako bidaiarik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.
Hain xume, bistako, arrunt izan arren, Bankes jaunak interesa zeukan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 56. orr.
Bai, bistakoa da, Onofrek gorrotoa die, eta beti-beti, zernahi egiten dutela ere, gorrotoa izango die. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.
Zerbait publikoki bistakoa ez bada, ez da hain erreala. Berria - Gaiak 2004-06-09
Hiritarrak berdintsuak garela, edo izan behar genukeela, botere publikoen aitzinean, nahiz bistakoa den ezetz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 111. orr.
Bistakoa zen, txaleko gorriko gizonarengana zihoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.
Nire eskariak ez zuen harritu, bistakoa zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 233. orr.
Gai horri buruz ravignandarrek zekitena ikusirik, bistakoa zen ez zegoela urrunago joaterik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 433. orr.
Baina bistakoa zen edana zegoela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.
Bistakoa da nitaz aspertu zarela, bistakoa da gure adiskidetasuna hautsi nahi duzula. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.
Bistakoa zen, ordea, deia desegokia gertatzen zitzaiola. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.
Bistakoa da, beraz, agote kastakoei godo ere deitu izan zaiela gure izkribu zaharretan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 187. orr.
Asmamen handia behar da [...] sentsuei bistako zaien ororen aurka, intuizio ororen aurka, bidea egiteko, forma bizien aniztasun itzeletik harago. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.
Nazioarteko merkataritzaren onurak bistakoak dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.
Kurt?, galdetu nuen gau hartan bigarren aldiz, behar-beharrezkoa bainuen bistakoa zenaren konfirmazioa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 192. orr.
Oso bistakoa da ekonomia-zientzian, Keynesek zioen legez, "sinbolo labirinto alferrikakoa eta handinahia" dagoela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.
Bistakoa denez, oparoaldi ekonomikoa handia izan den arren, aldeak ez dira murriztu, areagotu baizik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.
Badirudi [...] ari direla oso bistakoak eta zabalduak ez diren aldaketa batzuk gertatzen ekonomia politikari loturiko pentsamendu bakar trinkoan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.
Ortodoxiaren malgutze hori, bistakoagoa izan da Ameriketako Estatu Batuetan Europan baino. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.
Geroz eta bistakoagoa iruditu izan zait, filmaren teoria eta estetika irakasten ari izan naizen bitartean, teoria eta estetika hori ezin zitekeela halako bakartasun bikain batean garatu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 15. orr.
Bistakoena irakurketa materialista da: munduaren alderdi honetan, hemengo zirkunstantziak direla eta, Euskal Herria deitu izan duguna [...] Atlantaren edo Los Angelesen pareko hiri bat bezala hasi da funtzionatzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 102. orr.
Gabezia hori bistakoa egin zitzaidan Erdi Aro kutsuko margolanak alde batera utzi eta Gorteko artistek -Sánchez Coellok, Velázquezek, Goyak berak- burututako lan erlijiosoak begiratzerakoan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 172. orr.
Horrexegatik, han, gauza bistakoak aipatze hutsa da gordinkeria mingarri. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.
Horrek, bai ikusmenari, bai gnosiari erasaten zion, eta, inolako arrazoi bistakorik gabe, berez agertu, eta ordutan irauten zion, edo are egunetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.
Hain mirari harrigarria eta bistakoa ikusi zutenean, bihotzez damuturik, San Antonioren oinetan belaunikatu ziren, haren predikua entzuteko prest. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1019. orr.
Haien jendarteko bertsioa da oraindik ere artea "sorkuntza" gisa hartzen duen ikusmolde ohikoaren oinarririk bistakoena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.
Virgilek ikasi egin behar zituen loturarik "bistakoenak" ere, ikusmen eta logika aldetik bistakoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.
Axola ez badizu, liburuei bistako bat eman eta alde egingo dut laster. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 9. orr.