Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bistadizo (orobat bixtadizo) iz begi kolpea, ikusi-pasada.
EBko 25 kideen banderen azpian, herritarrak bertatik igarotzen dira, paseoan edo bistadizoa botatzeko. Berria - Mundua 2004-04-30
Sokatik helduta daukan mandoaren bizkar gaineko otarrei bistadizoa eman die. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Eman diezaiogun bistadizo bat geure prentsari. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 119. orr.
Beste bitxikeria bat islatzen dugu, azaroko egun bateko kopuruei bixtadizoa ematerakoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 430. orr.