Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bisonte 1 iz zezenaren antzeko hausnarkari basatia, bizkarrean konkor modukoa duena (Bison bison; Bison bonasus).

Bisonte batek bezala egiten zuen marru, eta hura irentsi nahi balu bezala oldartzen zen lurraren gainera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Bisonte bat zeramala ematen zuen, hain estu heltzen zien uhalei, hain gogor astintzen zuen zigor luzea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Bisonteari, "bi-adarreko" esaten diote Amerikako indiarrek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

Gure garai honetatik oso urruti geratzen diren beste garai batzuetan sentipen estetiko hori zer izan zitekeen ia ezin erabakizko gauza bada ere (Lascaux-eko bisonteak edertzat ote zeuzkaten?).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Hienaren ezurdurak dira nagusiki atxemanak izan, bainan ere beste abere andana handi batenak: lepahoria, ipurtatsa, otsoa, harpetako lehoina, hartza, azeria, oreina, bisontea eta bertze.  Herria   2003-07-10

Ekain-en zaldia da nagusi, baina bisonteak, hartzak eta errinozeronteren bat ere irudikatuta daude bere hormetan.  Berria - Kultura   2004-11-27

Onartuko ote du bisonteak zure zerbitzura egotea, gauak zure ikuiluan ematea?  Elizen arteko biblia   Jb 39,9

2 (hitz elkartuetan)

'familia kiowa bat bakarrik geratu zen gauez lautadan eta han zeuden senarremazteak lanean eta umetxo bat lotan bisonte larruzko dendaren barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 83. orr.

Hots, hurbiletik hil behar du, toreatzaileek edo harpeetako bisonte-ehiztariek bezala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 64. orr.

3 irud/hed

Madarikatuak nire gisara amodioan sinesten duten inozoen hiru mila bihotz erdiratuak zanpa-zanpa eginik uzten dituzten bisonteak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus