Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
biskositate 1 iz jariakinen propietatea, zeinaren arabera molekulen arteko marruskadurak eragozten baitu haien higidura.
Bi prozesu horietan, elkarren kontra dauden bi gainazalen artean olio-geruza bat egoteak eragiten du lubrikazioa, eta olioaren ezaugarri fisikoen araberakoa izango da lubrikazio hori neurri handi batean; biskositatearen araberakoa, besteak beste. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.
Gertatutakoa gogoratu zuenean, ez zuen zalantzarik eduki, eskuak eta abitua lurrez eta biskositate susmagarriez zikindurik zeuzkalako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.
2 irud/hed
Zenbait transformazio garaikide izateak ez dakar euren aldiberekotasuna: transformazio bakoitzak denborazko "biskositate" indize berezia du. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.