Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bisir iz subirano musulman baten ministroa.

Alp Arslan sultanaren bisir handia izendatu zuten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Kontuak kontu, Xariar Xerezaderen ipuinekin nola, halatsu geratu ziren liburu honetan agertzen diren erregeak eta sultanak, kalifak eta bisirrak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

Bisir, kalifa eta sultanek sekta horretako kideei esesten zieten, beren sinesteengatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Hala bada, hamaika emir, bisir eta handikirekin batera, irten ziren landara, eta erregea zaldi gainera igo zenean, Dubanek esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.

Bai erregeak bai jauregiko bisir eta handikiak mirespenez jabetu ziren Kamar Al-Samanen prestutasunaz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 145. orr.

Jakin zuelarik bisirraren semea egun hartan bertan Badrulbudur printzesarekin ezkontzekoa zela, ez zerurako ez lurrerako geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 219. orr.

Sultanak ezin zuen hitza jan, eta bisirrarekin mintzatu zelarik, esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 221. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus